Pasaia (Gipuzkoa)

Arrokatan ibiltzearen arriskua

Arrokatan ibiltzearen arriskua <p>Arrokatan lanperna eta muskuilu bila ibiltzea arriskutsua da. Ezbeharrak egon izan dira horregatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-019-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrokatan lanperna eta muskuilu bila ibiltzea arriskutsua da. Ezbeharrak egon izan dira horregatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta lapak bai, lapak harrapatzen zian han arroketan. Gu ez giñan hara juten.
- Zuek hemen inguruan?
- Bai, hura peligrosua zan ba, ta da ta da. Oain ere itsaso haundia daonian, peligrosua da. Zeatikan eoten omen dia zuluetan, zenbat eta zulo gehio hobeto. Ta zulo hoieta sartzen bazea zeorrekin [...] hara hor hara hor, antsi horrekin ustekabian jaixten zea eta geo zulua badie ezin dianak itea, larri asko, bai, larri asko. Ta ituak ere badia hor.
- Olatuak han harrapatuz gero?
- Geo, mariajia gora joatea ta han baldin bazeuden, itxea etorri biharko dezu. Handik ezin da, handik igual ez zea ateako. Batzuek ateatzen zien, klaro. Baiño zuluak txarrak dia, zulo hoi ez da ikusten dituzu lanpernak-o, lanpernak gehienetan ta muskuilluak'e bai. Ta harren atzetik bixka bezela joaten zea ta geo atea nahi eta ezin atea. Hori omen du zuluok arroketa joanda, sartu iten zea ta geo ezin atea, larri asko. Ta ituak'e badie, hemen mutil bat bazan itua, nik izautzen nuena urte asko da, ni txikiya nitzen. Ostiral Santu Euna zan gaiñia, lanperneta jun ta gixajoa ito in zan. Bai, peligrosua da arrokak. Gu ez giñan arrokazaliak, gu beti hemen. Han puntetan bai ibiltzen giñen, baiño ez haitz azpian e! Hoiek harri koskorra ta harri koskorra botiaz ta loriak hartuaz-ta ibiltzen giñen.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia