Ondarroa (Bizkaia)

Itsasoko sirena

Itsasoko sirena <p>Itsasoan ezbehar bat egonez gero, herri guztian entzuten da sirena, elizako teilatuan dago bozgorailua. Atunontzia herrira sartzerakoan bat jotzen dute, sardina, txitxarro eta berdelari bina, antxoari lau eta antxoa txikiari lau. Lautik gorakoak itsasoan ezbeharren bat gertatu dela adierazten du. Lehen ez zegoen helikopterorik erreskate-lanak egiteko. Itsasontziak lehen egurrezkoak ziren; elkarrizketa garaian, ostera, burdinazkoak edo txapazkoak.</p>

Itsasoan ezbehar bat egonez gero, herri guztian entzuten da sirena, elizako teilatuan dago bozgorailua. Atunontzia herrira sartzerakoan bat jotzen dute, sardina, txitxarro eta berdelari bina, antxoari lau eta antxoa txikiari lau. Lautik gorakoak itsasoan ezbeharren bat gertatu dela adierazten du. Lehen ez zegoen helikopterorik erreskate-lanak egiteko. Itsasontziak lehen egurrezkoak ziren; elkarrizketa garaian, ostera, burdinazkoak edo txapazkoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Itsosuen zeozer pasau badan?
- Sirenik. Hor da sirena bat… e… han da kofraixe, han kalatraba parin. Han da zubixe eta hantxe joten dabe sireni. Baiñe entzuten da elixako teillatutik, e. Herri guztiai hartzeko, altaboza ipinitte da hor. Atunai joten dotse /jotetze/ bat, sardiñiai bi, txitxarruai bi, berdelai bi, antxoa txikixai... antxoiai hiru eta txikixai lau. Entendiduten dozu /entendiutezu!? Lautik gora bada, zeoze desgrazixi, mm? lautik gora. e. Ze lau ixaten dalako antxoa txikixe, ha ixaten dana halako antxoi.
- Eta, esate baterako, zelako desgrazixe edo?
- Ba batenbat hil ta itsosun galdu dela edo itsosun eee...
- Denboraldi dauela.
- Denporali edo gauzi. Baiñe batenbat galdutakun ixaten zan generalin.
- Holakuk asko egongo dire, ezta?
- On ee, on ibiltten dittuez /ibiltxetxuez/ helikopteruk e, helikopteruk ibiltten di. Erriaten dabe, gaixoik dana sartzen dabe helikopterun, hil edo bixi, ba, ospittalea. Ta len ez euan helikopteroik eta hilddakuk hildde daz.
- Barkuek be ez ziren oingo modukuek.
- Ez, len egurrezkuk zin. On ee... arrasterukuk horrek burdiñezkuk di horrek, txapazkuk. (KANPAIAK) Zazpirak, illuntzeko zapirak. Holakoxe gauzak.

Egilea(k): Yunan Agirretxea Aristi (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia