Ondarroa (Bizkaia)

Hil-kanpaiak

Hil-kanpaiak Hil-kanpaiak jotzen ziren norbait hiltzerakoan. Kanpaiak jotzeari utzi zioten gero. Gizonezkoa edo andrazkoa izan hildakoa jotako kanpai kopurua desberdina zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-042-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hil-kanpaiak jotzen ziren norbait hiltzerakoan. Kanpaiak jotzeari utzi zioten gero. Gizonezkoa edo andrazkoa izan hildakoa jotako kanpai kopurua desberdina zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pertsoni hiltzen zanin, lehen bai umi bai andrazku señali izete zan kanpaiak jo. Segixan emote eben parte elixan ta, jote eben kanpaik, hille etxin dala. Ta gero, hori kendu ben kanpaik eta joti, ta paperetan be ipintxi, oingoxe urte batzutan ta paperetan, hildakun "entraran" ipintzen dabe, halako paper bat irudixaz, argazkixaz. Eta noiz jaixo ta nungu dan ta dana ipintzen dabe entendiduten emoteko herrixai hau fulani hau da hilde ta honen ordutan ta entierru honen egunetan, ta jendie holantxen enteraten da oin kanpairik eta ez dabe joten. Kanpai joten dabe elixa, elizkizune amaitxutakun bertan dazela.
- Ez esaozu umi ta andri ta gizonezku bazan?
- Gixonezku nik pentsatzen dot zala bi, pentsaten dot ixaten zala: "dan-dan" han gizonezku. Hiru andrazkuna pentsaten dot. Ziur, ziur ez naz eh! Baiñe andrazkune izaten zan bat edo... gitxia.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia