Itsasoko sirena Itsasoan ezbehar bat egonez gero, herri guztian entzuten da sirena, elizako teilatuan dago bozgorailua. Atunontzia herrira sartzerakoan bat jotzen dute, sardina, txitxarro eta berdelari bina, antxoari lau eta antxoa txikiari lau. Lautik gorakoak itsasoan ezbeharren bat gertatu dela adierazten du. Lehen ez zegoen helikopterorik erreskate-lanak egiteko. Itsasontziak lehen egurrezkoak ziren; elkarrizketa garaian, ostera, burdinazkoak edo txapazkoak.

Itsasoko sirena
Terese Lertxundi Kaltzakorta
- ahotsak.eus