Txoriak zaintzeko ardura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-019-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bera ez zen txorizalea, baina seme bat bai. Behin hainbat txori oparitu zizkien, baina bero handia zen egun batean hil egin ziren gehienak. Txori haiei buruz hitz egiten du.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 17a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: PAS-019/016
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Natura » Fauna » Hegaztiak
Transkripzioa
- Ta txori kabi billa ibiltzen ziñeten?
- Txoriye nik ez. Ez giñen gu txorizaliak. Nik txorizalea nun medikua dana gaur, mutil hura. Harek zuen txori bat, ez dakit, ez dakit nola deitzen zan. Nik ez nitun ezautu're iten. Oso ona, reklamoako eskantzen ziguten, reklamo emateko. Eta Iñakina zen ta harrekin harrapatua txori pilla bat honea ekartzen zizkien, ama kontentsiorik gabekoa. Eta alpistia eman, garbi-garbi in goizetan ta hemen balkoiyian jartzen nitun. Eta behin batian jarri nitun ta hego haizia zeon ta maindire bat hor soko hortan jarri giñun, sombra emateko. Ta hara, nee amak ustegabian ez zun galdetu're in ta maindiria jaso ta barrena sartu. O txori denak beruakin hil zian. Nere semia! Baiño bizitu zian bi-o hiru ta bat, [[Zuriya] deitzen zion bati, hura zen reklamoako oso ona, oso ona gaiñea txoriya.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!