Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Txori ugarienak: burgoiak, txirtak, txanbilotxak, kalandrak...

Txori ugarienak: burgoiak, txirtak, txanbilotxak, kalandrak... <p>Txikitatik ehiztari amorratua. Burgoiak eta txirtak izaten ziren gehien. Txanbilotxak eta jilgeroak ere bai. Bilbotarrak etortzen ziren Zornotzara jilgeroak harrapatzera. Txori-lekua zen. Garia ere ugari, eta txori asko. Kalandrak ere bai.</p>
Tamaina:

Txikitatik ehiztari amorratua. Burgoiak eta txirtak izaten ziren gehien. Txanbilotxak eta jilgeroak ere bai. Bilbotarrak etortzen ziren Zornotzara jilgeroak harrapatzera. Txori-lekua zen. Garia ere ugari, eta txori asko. Kalandrak ere bai.

Transkripzioa

-Eta txikitxatik kazan-eta.
-Txikittetik tiragomiaz, beti boltsan, eskolara be tiragomiaz.
-A bai, e!
-Bai, plomoagaz eitten genduzen perdigoi antzeko zerak. Plomoak bai, pelotiren biribilddu.
-Eta zereaz biribildu?
-Biribilddu botiliegaz eitten gendun, bai. Gero mordue eote zan hamen burgoi asko, txirtek, kantidadie eon zan orduen, landa guztixek beteta, burgoiak be bai, ta danetarik, txanbilloxak, jilgeroak be baldak, bilbotik etorte zien horrek jilgeroak harrapetan biezenak mezkliaz, Bilbotik etorte zien, bai.
-Leku ona zan hau?
-Bai, leku ona bai, kalandrak asko. Kalandrak, garixe hamen jentiek eraitten euenien kalandrak bandaka etorte zien, oin ez da agertu be eitten.
-Ta ze gehixau izete zan? Kalandrak, burgoiak…
-Kalandrak izete zien, birigarroak baiño apurtxu bet txikitxuauak.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia