Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Gari asko ereiten zen, eta txoriak ere ugari

Gari asko ereiten zen, eta txoriak ere ugari Orain etxeak egin dituzten lekuan, dena landak ziren. Gari asko ereiten zen, eta burgoiak (txolarreak) ere ugari. Txirtak ere ugari.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Orain etxeak egin dituzten lekuan, dena landak ziren. Gari asko ereiten zen, eta burgoiak (txolarreak) ere ugari. Txirtak ere ugari.

Transkripzioa

Ze gehixau izate zan hamen soloatan eta zuen…?
-Hau dana soloa, hor behien, hor be bai, oin etziek ein dabiezan lekuen soloak ta landak.
-Landak, eta garixa asko-edo?
-Gari bai, dana, baserri guztietan eta etze guztietan garixe eraitte zan.
-Eta txori asko, garittan?
-Orduen burgoie egote zan bandak eta bandak eote zien, eta landak beterik txirtez, oin ez da ikusten gehien bat, oingo gazterixek ez daki zer dan ez txirtia, ez burgoia…
-Kirtia?
-Txirtia?
-Txirtia? Ta zer zan txirtia?
-Txirtia zan burgoian antzekoa baiña klaruau, klarutxuau, beran tamaiñukoa.
-Buztana luzetxua?
-Bai luzetxuau ta pikue zorrotzaua.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia