Dotrinaren garrantzia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-016-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen oso inportantea izaten zen dotrina ikastea: Elenak San Juango elizan eta etxean amarekin ikasi zuen. Orduan ikasitakoak oraindik gogoan ditu.
- Herrigunea: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: PAS-016/026
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Dotrina
Transkripzioa
- Ta oso inportantea izaten zen lehen dotrina ikastea?
- Bai.
- Komunioa iteko. Nun ikasi zenun?
- San Juanen, San Juanen, bai.
- Eskolan ez?
- Ez, ez, ez. Elizaa joaten giñan, elizaa. Ta geo amak, amak etxian. Hamar mandamentuk eta bestea, bestea nola zen? Artikulu fedeak dirade hamalau, lehenengo zazpiak[...] ta beste saspiak [...] gure Jesukristo jaungoiko ta gizo...]. Joe, amak ya hartzen zizun aber, benga ta benga, ta bueno, hara joatea. Oaindikan goatzen naz [...]. “Lelengua jaio zala Santa Maria Birjina [...] Kristo jaio baiño lehenao jaio ezkero”, ta bueno. Geo, beste zazpi mandamentuk’e bazien. Ta ni harritzen naizela pixka bat oain askotan burua etorrita. Hamar mandamentuk ta geo azkeneko hamar mandamenduak enzerratzen dela [bitan], zerbitzea, amatzea jangoikoa gauza guztien gaiñea amor projimua geren burua bezela...” Ta lehenaotikan hainbeste mandamentu ekartzen zun, hor dena bukatzen zen. Lehenbizikoak alferrik zeozten. Baiño orduan dotriña bai, baiño asko etxian nola ez juan ta ibiltzetik asko atzeneko momentutan, zea dotriña.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!