Lehen arrain asko kostan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-004-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Francok ekarritako baleak ikusi izan ditu; kaxaloteak ere ikusitakoa da Patxi. Lehen arrain mota asko zegoen.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko ekainaren 01a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: PAS-004/040
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Fauna » Natura » Itsas fauna » Arrainak
Transkripzioa
- Ballena, ballena.
- A, ballena? Ikusi bai. Francok ekartzen zunian katxalotiak, hemen, mollian. Usteltzen, usaia daiyola, hor egondu zian luzian. Bai baiñon ballenik ez. Bueno, ballena..., zea, Francok ekartzen zitun urtian bi eo hiru ba Pasaira ta bestia ez dakit noa ta bestia bakit noa ta ekartzen zitun. Ta honea ekarri ta hemen ikusten genun dena. Baiño haundiyak dia, e, tonelada askokuak, e. Hogeita hamar toneladakuak eta.
- Arrai asko zan orduan?
- Puuff, arraiya...
- Antxua're bai asko?
- Ze esaten dezu, antxua? Nahi aiña. Sardiña nahi aiña. Berdela nahi aina, akulak, akulak txikiyak holakuak goxo-goxuak zian. Ta haundiyaguak'e bazian. Geo akulak zuten orratza bat bezela, muturrian hola. Orratza e, xorrotx-xorrotxa. Eta harekin, harekin arraiyak harrapatzen zituztela ta jan beak, beak jateko. Izugarrizko arrai pillak genitun guk orduan.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!