Lana egin behar eta ezin doktrinara joan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-004-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Doktrinara askotan ezin izaten ziren joan eta apaizak zigortu egiten zituen. Lan asko egiten zuten garai hartan, baita igande goizetan ere, nahiz eta hori bekatua izan.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko ekainaren 01a
- Iraupena: 0:00:52
- Erref: PAS-004/021
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina
Transkripzioa
- Baiña doktriña ikasiko zenuten baiña, doktriña ez ziñaten juten?
- Doktriña bai, apaizak earrak eman'e bai.
- A bai?
- Karo, ez giñen joaten askotan ta. Ezin genun joan, itxian lanian goizetik hasi, saarrak biltzea, belarra ebakitzea, belarra biltzea, artua botatzera, babarruna botatzera. Gelditu gabe lanian. Askotan jai goizian’e lana iten genun. Ta pekatu haundiya zan. Apaizak harrapatzen bazuten lanian, izuarrizko zea ematen zuen, e.
- Baiño igandero mezeta?
- Iandero, jaiero, mezetaa etortzeko ta. Ezin genunian belarrak edo sagarrak bildu bihar, sagardua igual eaman bihar momentu hartan, ta denak utzi ta han aitzen giñan gu lanian.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!