Pasaia (Gipuzkoa)

Txorien habiak harrapatzen

Txorien habiak harrapatzen <p>Jolaserako denbora gutxi izaten zuten umetan, baina txorien habiak harrapatzen aritzen ziren: habiko txorikumeak hartu, txapelarekin tapatu, eta jan egiten zituzten. Patxik beti erabili izan du txapela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-004-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jolaserako denbora gutxi izaten zuten umetan, baina txorien habiak harrapatzen aritzen ziren: habiko txorikumeak hartu, txapelarekin tapatu, eta jan egiten zituzten. Patxik beti erabili izan du txapela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oso ttikitan hasi ziñen lanian baiño jolastu jolastu're ingo ziñaten ez?
- Jolastu gutxi iten genun guk.
- Gutxi?
- Bai. Gu beti.
- Baiña txoritan eta hola ez ziñaten ibiltzen? Txoritan, kabitan eo?
- Txoriak eta kabiyak harrapatzen genitun umetan zeoztenian millegarruenak eta xoxuenak billatzen genitun ta umiak, hiru-lau ume eta krimena iten genun.
- Ze iten zenuten ba?
- Umiak hartu, kaiola eo kabian ta igual saltatu ingo zian ta txapelakin ddau ! tapatu txapelakin, hartu kabiya ta ekarri, hil ta kaxuela. Bakizu ze txori jatiak iten genitun. Ai ama!
- Baina zuk ttikitan txapela ibiltzen zenun?
- Beti.
- Bai?
- Jaiotzetik.
- A bai e.
- Txapela. Bai, bai, bai. Jaiotzetik. Nik eta beste anaiak ere bai e.
- Txoritan ta kabitan bai?
- Txoritan ta kabitan ba bai, baiño zelaian ai ziñala belarra ebakitzen kabiak sagarren, sagar arbol gaiñian. Igual arana gaiñian, igual murtxika gaiñian, kabiyak.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia