Orozko (Bizkaia)

Gari-lanak

Gari-lanak <p>Garia eta artoa hatzen zuten baserrian. Garia errotan eho, bahetu, eta zahia txerriak hazteko erabiltzen zuten. Garia eskuz jotzen zuten harri gainean. Gero behiekin larrainean triluaz. Lapiko batez ibili behar izaten zuten atzetik segika, txiza eta kaka jasotzeko. Gero haize-makina batez garbitzen zuten garia. "Errentoreak", maizterrak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia eta artoa hatzen zuten baserrian. Garia errotan eho, bahetu, eta zahia txerriak hazteko erabiltzen zuten. Garia eskuz jotzen zuten harri gainean. Gero behiekin larrainean triluaz. Lapiko batez ibili behar izaten zuten atzetik segika, txiza eta kaka jasotzeko. Gero haize-makina batez garbitzen zuten garia. "Errentoreak", maizterrak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- […]zuek etxian Gallarton garixa ta artua ta holako gauzak ereitten zittuen?
- Horregaz bizi gintzen. Gari apur bet kuxitan gendun, ta ahie jo ta ogie eiteko. Ta… lehenago, errotara joaten gintzen astoakaz. Astoan eroaten zan, garie eroateko ta artoa. Ta gero, zeragaz, ba…
- Galbaiaz?
- Galbaiaz erain, ta paretan zan zahie. Ta zahieri, emoten gontsen txarrieri. Ta haik lodituten geuntsezan ta ha, ta hagaz bizi gintzen.
- Eta zuek garixa jo nun eitten zeuben? Garixa jo?
- Jo eiten gendun [kollak]
- Eskuz?
- Kollak estu, ta jo harrin. Ta gero garbiten… zerean galbaiagaz.
- Zuk beti jo dozu garixa, eskuz?
- Gero, gero, gero ein orien, azaba-ondoak esaten otsien.
- Azaba-ondoak?
- Azaba-ondoak, esaten otsien. Ba, honan, handik eiten zian, ta estu, ta ebagi trontzadereaz. Ta puntia, ta eroan, ha, zerera, esaten otsien… ortun modun. Etorriko jat gero burure. Ta hai idiekaz edo behiegaz tridu imini, ta ha, tridun ganean, harrie imini, ta eroaten gendun zer bat, lapiko zahar bataz, txixe eiten eronean behiek, eta kaka eiten eronean. Ta haxe. Gero hai garbitu. Gero, hortik makina batera- edo ekarri orien. Ta han eroaten zan, garie garbitu. Ereiten zontsen…
- Haize-errotie, ezta?
- Bai. Eroaten zontzen eskuegaz ta haxeak, haxeak garbituten euen garie-ta. Halan bizi gintzen.
- Ta orduen zuk, lelingo goguen daukezuna zan, eskuz joten zeubela Eta gero, trilluakin?
- Gero klaro, klaro.
- Ta zuenean, matxakie ta makiña horrek ez zielako?
- Makinia… auzokoren batena ekarriko gendun, guk geuk ez geunken. Gu errentoreak gintzen, ta errentoreak ordun, ez geunken gauzerik; uzabak eukingo orien, baia guk ez.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia