Errekatxoan arropa garbiketak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gallartun ez zuten urik etxean. Orain badute. Errekatxo bat pasatzen zen etxe ondotik eta han egiten zituzten arropa garbiketak. Prozesua azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 22a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ORO-001/006
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Ta ordun ez geunken labadorarik eta dana eskuz eitten gendun. Dana eskuz garbitan gendun.
- Eta etxian zerian, Gallarton, ura-ta bazeukatzuen etxien?
- Ez.
- Ta arginddarrik?
- Gallartun ez geunken urik etzean. Oin badaukie baia ordun, etxe ondotik pasetan zan erreka txarko bat. Ta baldeakaz eroaten gendun etzera ure.
- Eta erropak-eta nola garbitzen zittuen?
- Han errekan.
- Errekan?
- Errekan.
- Zuek lixibie edo puxetie-edo eitten zauben? Sutako hutsakin ta erropak garbitako-ta? Leku batzutan eitten zan lixibia.
- Bai. Hor, ez. Hor etzean, etzean jabonate gendun. Etzean jabonau. Eta garbitu errekan edo han, aklarau. Eroaten gendun, honek bidoiak, bidoiak egurrezkoak. Hori ebagi erditik ta hor, hor, iminten gendun erropea beratuten. Beratu, esaten gontson, bigunduatik. Ta hor jaboie emoten gontsen, ta gero, errekan garbitu. Gero eskegi, ba hor zeran, alanbran.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!