Alkatearen mehatxua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerraostean herrian egon ziren alkateak beren aurka zeuden. Alkate batek behin beldurra sartu zien, ondasunak bahituko zizkietela esanez. Baina ez zen halakorik gertatu.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 24a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ORM-001/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Zer giro zeuan herrixan gerraostean?
- Bueno ba, ez dakit nola esan. Zeon (Ezukitza?) alkate bolara baten, hurrengo Telleria ladrillo fabrikakoa, Joxe Mari. Eta horik gure kontra zeren; eta, klaro, gure attek ez zun etsitzen ta, klaro, behi bat erosi zon. Bueltatu ta ein giñenen behi bat. Eta ume itteko jarri zan, umea in zon, txahalantzako gero ba nola ukuillukok eta etxekok danok eamanda zittun trastek, ba amai esan omen zion: "Beasaiñeaiño noa eta aber katea ekartzen dean txahala lotzeko. Eta ordun ba jende asko Beasaiña eta hola oiñez. Oiñez lenao bastante ibiltzen zan jendea. Eta hala Beasaiña zijoala alkaten etxe paren alkatea jetsi eta esan emen zion: "Oaiñ'e etorri da ba zuentzako zerbaitten, ez dakit, zean bat, gauzak kentzeko, ez dakit nola ze hitz esan zun.
- Enbargon bat edo hola?
- Enbargo edo zerbait badator zuentzako. A, bai? Eta ordun ya ze in zon attek? Ba klaro, Beasaiñea juteko partez eta katea erosi eta txahala ta hori dana, etxea bueltatu. Eta amak esan emen zion: "jesus!, bizkor ein dezu bueltea Beasaingoa". Eta "Bai, hola ta hola alkatea irten zat eta hau ta hau esan dit. Ordun hori itten baldin badigue ba, kate billa ze itteko?". Ta hola. Ez zan ezerre etorri, baiño behintzat... Dana holaxe, dana holaxe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!