Senideak kartzelan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 24a
- Iraupena: 0:03:42
- Erref: ORM-001/021
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Gero kartzelak eta bai. Gure ama, erderaz ez zekien eta firmaik eta ez zeuken-da baiño. Bueno ba, bi aldiz kartzelaa.
- Ama?
- Bai. Eta iñoi ezer ein gabe genden gaiñea, e! Osea nada. Egun baten eaman zittuen ama, izeba horietako bat, alargune, eta beste izeban alaba. Pilar Mercero ta izeba Matea. Eaman zittuen. Eta Tolosaa. Han euki zittuen, hori ez dakit nik, Marzo o febrero, ez dakit ze izango zan. Eta Tolosaa. Kuestioa da han zeren baita beste preso gehio eta ean arten ruson batzuk e bai, eta "Pilartxo!" esaten emen zien; gaztea nere lehengusue, gaztea nere edadekoa. Ta "Pilatxo" ta esaten emen zioen, "que habían venido a traer chichivitas y que les habían detenido" Rusiko horik. "Chichivitas" zer die?, eta lentejak. Sobra ere janakin zetorzela eta Francon barkuk detenittu ta kartzelan da hor; auskalo nola ibilliko zien. Eta hola. Gero lehengusue, Pilar hori, nobioa zeuken da harrek modue inda edo ez dakit, kuestioa da bela irten zala. Eta maiatzen-eo hola izango zan ama ta izeba Donostira eaman zittuen, eta izan behar zon "a raiz del Fuerte de San Cristobal", Naparrokoa. Hortik ihes in emen zuen preson batzuk, eta horreatik in zittuen karzelatako bisitak eta jan-sartze horik eta danak suspendittu. Danak suspendittu. Ordun zeuken deretxoa ba asten postal bat eittea eta guk erai, preso zerenai postal bat baita asten. Eta klaro, amak ez zekin eskribitzen ta izebak itten zigun kartea; eta guk, kartea ez, tarjetea, ta guk e bai ta hola. Klaro, zensurau itten zuen-ta iriki behar zuen. Eta hala egon giñen hola Gabonak arte.
- Denbora egon ziren.
- Bai. maiatzatik Gabonak arte. Ikusi bae eta janik sartu gabe. Han ematen ziuenakin da kitto.
- Ama eta izeba?
- Ama ta izeba, bai. Attan arreba. Eta, nola zan kontraseñea? Behin o behin esan dizut ba, gerran kontraseñea. "La tía Brígida" o, ez dakit nola zan. Ordun "la tía Brígida palla, la tía Brígida paquí". "Porque la tía Brígida el otro día ha tenido un ataque y no se qué y está bastante mal". Hori zan beste alderdiko Franconak "que había echao un ataque a no sé donde" eta halako herrie hartu zuela-eo. Eta hurrengo berriz "la tía Brígida" hobetogo zeonen. "Osea, cuando no, osea" hori ibiltzen zan, "la tía Brígida" hori ibiltzen zan atzea ta aurrea. "Mejor, peor, dependía". Eta hola. Gero Gabonetan ya altxatu zuen kastigu hori eta bueno, han jun giñen bisitatzea ta, jana eaman da. Gure amak, ez dakit, urtebete ta ze in zon. Eta izeba Mateak in zittun hiru urte ta egun batzuk.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!