Senideak kartzelan Ama bi aldiz eraman zuten kartzelara. Behin ama, izeba eta lehengusua eraman zituzten Tolosako kartzelara. Kartzelan, Errusiar batzuk ezagutu zituzten, eta haiekin izandako elkarrizketa kontatzen du. Lehengusina azkar samar geratu zen aske, baina ama eta izeba Donostiara eraman zituzten geroago. Maiatzetik Gabonak arte egon ziren kartzelan, baldintza txar samarretan. Kartzelara gutunak idaztean, zentsura pasatzeko, "La tía Brígida" deitzen zioten gerrako bandoetako bati.

Senideak kartzelan
Kontxa Intxausti Peña
- ahotsak.eus