Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Berriro etxera

Berriro etxera Osaba etxera joan zenean, dena hustuta zegoen, dena eraman zieten. Herriko lagunek lagundu egin zieten, eta gauza batzuk eman zizkieten; beste batzuk erosi egin zituzten. Donostiako Beñaran enpresarentzat egin zuen lan Kontxak. Familiako guztiak pixkanaka elkartu ziren berriro etxean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Osaba etxera joan zenean, dena hustuta zegoen, dena eraman zieten. Herriko lagunek lagundu egin zieten, eta gauza batzuk eman zizkieten; beste batzuk erosi egin zituzten. Donostiako Beñaran enpresarentzat egin zuen lan Kontxak. Familiako guztiak pixkanaka elkartu ziren berriro etxean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beasaindik etorri, etxea iriki zuen eta etxea hustuta. Eta genduzken ba beatzi ohi, koltxoiak, mantak, izarak, ontzik, jendea, osea, danak, danak. Danboliñe, osea, eske danak. Gaztaiñak erretzen giñuzen danboliñe ta danak eaman ziguen. Etxea hutse. Ordun jendea ezaune ta lagunek e bagenduzken herriin, por supuesto ta, ordun batek koltxoi bat eta bestek halako ta bestek bestea-ta. Pixkat eitten jun giñen da guk e zerbait erosi-ta. Ni hasi nintzen berriz e Beñaran, Donostiko horrentzako, ezaune gendun, Almacenes Beñaran, eta horrentzako lanen puntu eitten, beatzi urte ein nittun, goizen jeiki eta gauea arte. Ein zeiken guztie ein ein behar zan gero kobratzeko. Klaro, [...]. Ordun ba bi mutil zaharrenak Frantzin eta gu etorri giñen Frantzitik, osaba hori're bai, gero atte-amak Santanderdik, eta bueno, hor hasi giñan atzea berriz e bizimodue.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia