Berriro etxeraOsaba etxera joan zenean, dena hustuta zegoen, dena eraman zieten. Herriko lagunek lagundu egin zieten, eta gauza batzuk eman zizkieten; beste batzuk erosi egin zituzten. Donostiako Beñaran enpresarentzat egin zuen lan Kontxak. Familiako guztiak pixkanaka elkartu ziren berriro etxean.