Baratzea eta etxeko janaria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soroan babarruna eta artoa hartzen zuten. Urte guztian babarrunak jaten zituzten, eta jai berezietan garbantzuak. Artoa eho eta hegaztientzat erabiltzen zuten. Taloak eta gaztainak jaten zituzten. Ogia behin edo behin egin izan dute bakarrik (errazionamendu garaian edo).
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 24a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: ORM-001/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Artoa , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Esan dezu ganauak eta; eta baratzean zer eukitzen zenuten?
-Baratza gutxi. Eukitzen genduna zan... Oain dao, Irizarren pabelloiak dare. Ordun hori dana, terreno hori dana eitten gendun babarrune eta artoa. Babarrune guetzako, urte guztin eguerdin bagenekiun zer genduken. Urte guztin babarrunek, gozo askok gaiñea. Gero San Andresetan pixkat aldatzeko festak-eta, eta ordun garbantzue eta jartzen zon. Baiña hori. Eta artoa, berriz, txikitu eta ba hegaztintzako. Genduken holako errotatxo zea bat, makina bat eta jartzen zon: "Artoa ta babea eiotzeko tramankuloa"; beak jartzen zon, e. Goien bota, bueltak eman eta ia txikituta azaltzen zan beera. Ordurako, e! Bai, "Artoa ta babea eiotzeko tramankuloa". Beak jartzen zon.
-Eztakit zeiñek indakoa izango zan.
-Arrasaten igual. Hor enpresa bat baza Elma, kafeterak eta egiten zituena eta baliteke han.
-Eta hola manejatzen giñan. Urte guztin babarrune janez, eta gero garaien talok eta. Gaztiñak-eta, danboliñen erre-ta, han aitzen giñen (...) beeko sue ta.
-Ogirik egiten zenduen etxean?
-Ogie ez. Behiñ o behiñ ein gendun baiñe zan eztakit gerrateko razionamentuk zerela o zerbaitt. Klaro, zaille zan hurrengo iriñe-ta konsegitzea. Zegatio razionauta ta jarri zittuen gauza danak-eta, baiño bestela hola ogie eitteko zeik ez. Behiñ o behiñ eiñ, baiño ez. Taloa-ta horik bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!