Granjako oiloak Beasaingo feriara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ez daki zergatik jarri zuen aitak granja. Gerra aurretik ez zegoen horrelakorik (granjak, inkubagailuak...). Oiloak eta arrautzak Beasaingo feriara eramaten zituen bere amak, eta nola eramaten zituen azaltzen du. Bere amak ez zekien ondo erdaraz, baina bezeroek asko estimatzen zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 24a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ORM-001/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Euskara » Euskararen egoera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Nola okurritu zitzaion aitari granja jartzia?
- Ez dakit, ez dakit.
- Zuk ezagutu zendun txikitatik, ezta?
- Oillok eta bai eukitzen giñutzen da. Eta bueno, baiño gero ya ez dakit nik, enkubadora ekarri ta garai hartan, gerra aurretio ba etzan. Eta gure ama ferira juten zan beti Beasaiña. Asteartetan saskikada arrautzak eta.
- Oilluak eta danak saltzen zittuan?
- Bai, saltzen zien; baiño eittten zien, oilloi eitten zien gauen harrapatu danak, illaran egoten zien-da. Gu argie piztu ta itzaldu itteko ta. Juten zan, begiratzen zon, da: "Itzaldu argie". Eta ordun beak zeatu zona harrapatu itten zon. Eta pare bat hiru bat hola saski azpin jarri ta hurrengo goizen ya hankak lotu ta ferirako. Baiña itten zien danai olio pixkatekin kukurrek pixkat...
- Dotore itxuria eukitzeko?
- Hori da. Ze tranpak, e! Baiña bueno, jende ona zeuken, "Señora Juana" ta tal da, erdaldune asko Beasaiñen, CAFera etorritako jende asko.
- Eta berak ez zekien ya erderaz?
- Bueno, gaizki. Gaizki, harrek firmaik etzeuken da, baiño, enfin, gauza horitako asko balio zon. Eta "Hola, Señora Juana".
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!