Erdararik ez; eskola gutxi

Lehen gazteleraz txarto egiten zuten. Etxean ere ez zuten inoiz berbarik entzuten. Eskolan ikasi zuten zerbait. Mojetan ikasi zuen, konpainiako mojetan. Edozer egiten zuen eskolara ez joatearren.

Erdararik ez; eskola gutxi <p>Lehen gazteleraz txarto egiten zuten. Etxean ere ez zuten inoiz berbarik entzuten. Eskolan ikasi zuten zerbait. Mojetan ikasi zuen, konpainiako mojetan. Edozer egiten zuen eskolara ez joatearren.</p>
Hizlaria(k): Pagoaga Etxaburu, Mertxe
Herria: Lekeitio (Bizkaia)
Proiektua: Lekeitioko ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Iker Ajuriagerra - Nerea Goiria Mendiolea
Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
Iraupena: 0:03:41
Erref: LEK-012/006
Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Transkripzioa

- Lekitxon erdera askorik orduan ez zan entzuten, lehen zuen gazte denporan.
- Ez, ez, ezta! Benetan e, badiñotsut. “Gixonak-eta nun sartu diraz?” ta igual, “Bai! Santanderren sartu ei diraz denpora zantarraz, Laredon ez dait zenbat /eztaizemat/ antxoa erun daben”. Osake dana zan, txarto eitten zan berba, on onguak? Sasiletrauak diraz ongo mariñeruak. “Saben mucho”, bai bai.
-Ta zure ama ta aitxak erderia Bai?
-Nik zer esango dotsut aittena ta amena, hamazortzi hillebete neukan, baiña ordun erderarik ez genun eitten, gauzia dan modura. Ni neu etxian, hamen be gurin erderarik pentsa bez ganera, osake dana euskera, eztakiu zelan eskribiduten dan “huevos o con “h””ta ipiñi beste zozer ta listo zaoz. Asiske…
-Ta eskolan ikasiko zenun ba?
-Ba eskolan neuk esango dotsut. Ixan naz dibujuan, “número uno” ta negozidxuk eitten eskolan. Denderi neukan laguna ta enkomelauk eitten ebazan ranbla. Ta nik eitten nebazan labañiaz tajadak tajadak eta “marili marili” juten nintzan saltzen txori txiki bateaz. Pentsa zelako eskolak! Lotsabagia. Ta gero ba hareaz eitten genduzan haridxak erosi punto kruzerakuak eta bueno. Gero ba, ta gero badiñotsut gero emoten gaitxuzen lelengo katona zan, katona: a, e, i, o, u, kartilli lelengo ta gero katonera pixkatxu bat loditxuao zan liburua ta gu pozarren liburu lodidxa daukaula ta, baiña berari beiratu ta zer? Justo-justo esaten gaitxuzenak bidxar hauxen e preguntia eingo dou ta, justo-justo bera ikasi . Gero hasten zanian atze partetik ta zuri ez jatzunin tokaten ha preuntia ez nun jakitten. “Cateo. ¡A estudiar!”. Monjetan ibil nintzan, hamen zelan da berau? karidadeko zeintzuk zirin eurak? konpañiko monjakin ibili nintzan ni. Ta bueno gero ba, osterabe ez genun ikasten, baiña osterabe etorten zan beste liburu loditxuo, enziklopedidxa pasa, ta estudixa barik bestia. “La cosa es” erabili beñikpein liburua badaukazula-ta. Ba handik osterabe, ba handik denporatxura, hareri badiñotsut preuntak ikasi lantzin kateo bat hartun da “ a barrer […]” horixe noznahi. Ta konejuntzako bedarreran beti prestaaten nintzan ez eotiarren eskolan. Entzuten dabenian gure umiak esango dabe: “Amuma politxa euki genduan guk!”. Ta gero ba, juten giñin zerraiñetan be neu lehenengo, bedarreran be neu lehenengo kuestiñoi da eskolatik eskapatia. Tonta-tontia ez nitzan ixan, baiña ez neukan eskolarako amorru handirik. Ta gero ba entziklopedi handidxa. Ta atara ein bihar zan dirua ia han euazan monjak, harek enkargata dozela ta, haren dirua nun atarako, baiña bueno halan edo holan erosi neban neure entziklopedixa handidxa. Zemat hoja estudixako neutsazan nik hareri, baiña erabili eitten neban, erabili bueno! Harro gañera. Ta halantxerik zan gure eskolako kontua.

Egilea(k): Jone Gorostidi (Lekeitioko institutua)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia