Etxebarria (Bizkaia)

Maisu-maistrak elkarrekin ezkondu

Maisu-maistrak elkarrekin ezkondu Maisu-maistrak herriko taberna batean zeuden apopilo. Udaldi batean ezkondu egin ziren. Salva Madinabeitia eta Máximo Martinez, izenak. Maisuak euskaraz ikasi zuen. Maisu ona izan ei zen. Maistra orduan txartzat zeukan, baina orain iritziz aldatu da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maisu-maistrak herriko taberna batean zeuden apopilo. Udaldi batean ezkondu egin ziren. Salva Madinabeitia eta Máximo Martinez, izenak. Maisuak euskaraz ikasi zuen. Maisu ona izan ei zen. Maistra orduan txartzat zeukan, baina orain iritziz aldatu da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta horrek, maixu-maistrak, zer bizi zin bertan Etxebarrin?
- Etxebarrin bizi zin. Gero eurek alkarraz bizi, ezkondu ein zin. Apopillo be, leku baten eon zin taberna baten ta gero, udaldi baten ezkondu zin: Don Máximo eta doña Salva. Doña Salva Medinabeitia y Don…Oi amaa! Máximo Martínez.
- Ta horrek Máximok, zelan ba ikasi eban ba euskeraz, herrixen integrata egon zan-eta?
- Klaro! Eta hari interesau eitten jakon ikestie. Mutikuk oindiño neskak baiño gitxia jakingo eben; berak eukezan mutillek. Baiña maixu ona izen zan! Bueno, gugez ez eban euki hainbeste zer, baiña. Neuk be maistrie, ordun txartzat neuken baiña gaur, oindiño aintxiñe ez dala hilde, baiña Markiñen bertan hil zan; ze, alabie ezkondu jakon Markiñeko mutil bataz-ta, hamentxe hil be ein zan. Baiña sinpatikie eta maestra zera zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia