Familiako giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 24a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: ORM-001/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Aisia » Kultura » Irakurtzea , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
-Planto ein zenduenen etxen nola hartu zizuen?
-Etzien ze haundiik ein. Gero ein nun uda hortan. Klaro, hori ekaiñen bukauko non kursoa, eta ein non, uda hortan Beasaiñea juten segi non eta egin non josten ikasi. Kortea ta. Gero oso ondo etorri zat. Ez kanporako josi dealako, baizik eta etxen famili haundie izan gea, hok e zazpi seme-alaba badie, eta ordun ba hau konpondu ta bestea zeatu ta. Oso ondo etorri zitzaian hori're. Eta hola.
-Ikastea utzi zenuenean zer zan, Errepublika garaia ordurako edo nola zan?
-Bai, Republika zeon.
-Eta ze giro zeon ordun? Zuen aitte republikanoa zan da.
-Bai baiño gure atte ez taberna batea ta iñoa etzan juten. Harrek lana, eta gero hori "El Mundo Avícola" rebistea Barzelonatik eta. Madritik eztakit ze zer zeatzen (z)un, periodiku zeon ordun, enaiz akordatzen. Eta hure hortan betaurrekok hola sudurren punttan jarri ta hure, hure baserrikoa baiño, eztakit nola esan.
-Ilustratua.
-Beste gauza horitan ibiltzen zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!