Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Ama esnez betetako bularretatik gaixo

Ama esnez betetako bularretatik gaixo Neba umetan hil zen. Amak bular asko zuen eta ez zuenez nori eman gaixotu egin zen. Hori dela-eta, ume bat izango balitz legez, euren osabak atera zion esnea eta horrela osatu zen. Gero Teodorak berak hartu zion amari bularra. Esne asko edo luzaro izatekoa zen ama.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-141-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Neba umetan hil zen. Amak bular asko zuen eta ez zuenez nori eman gaixotu egin zen. Hori dela-eta, ume bat izango balitz legez, euren osabak atera zion esnea eta horrela osatu zen. Gero Teodorak berak hartu zion amari bularra. Esne asko edo luzaro izatekoa zen ama.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ezkondu ziren Arrindera.Ta lelengoko nebie euki geñun Juan Luis eta gero Mari Karmen eta gero ni. Eta gero nire hurrungo beste bat Domingo izen zana, baia zortzi egunegaz-edo hil zen. Eta orduen amak bular asko eta ona eukitten zeuela eta handik umie hil ta denpora gitxidxen txarto pareu zen, ta titidxe zabaldute. Eta egon zan kalenture, kalenture esaten dot nik sukarra esaten derien modure, egon zan kalenture handidxegaz ta ogeratute. Ta ba medikue ekarri otsien ta ba titi zabaldue dekola eta han zertu ein biher dala eta pañu beroakaz, ta haregaz eta horregaz eta ez zan zertzen ta horrek Zirilen aittek esan otson gure aitteri erregular: "Zirilo, andrieri bizirik etara gure bozun ein biher dotsazu ume baten modure txupeu ta etara palankana batera. Ta berak hasten zan, baia ez euen eukin barrurik eta botaten paretan zan. Ta. "kendu zaitte!". Ta horrek, Zirilen aittek, tio Patxi neure aittebitxi zen eta ama amabitxi. Ba Zirilen aittek berak txupeu ta bota, txupeu ta bota, txupeu ta bota. Ta ya buler bidxek halantxe bigundu dotsozan pañu beroak pittien-pittien ipintten ta halangon baten ba nehikoa bigune etor zanien, "ba oin txakurtxu bet-edo ekar biher leidxako /bileidxako/ honeri edateko. Eta amak esan ei zeuen: "Ai, zelango deskantxue ipiñi dustezu!". Sarriten kontetan zerien. "Zelako deskantxue". Nik euki neuzen ba orduen ba hiru, nire hurrungokoa izen zan mutille, urte bi eskas-edo euki zeuela ba hiru urtetxu-edo. Ta: "A bai? oin badakitz ze eingo dodan /eingoan/. Ba hau bulerrik, osea jan barik ta "ama logure ta logure" ". Eta ipiñi bulerrien eta "pla-pla-pla-pla" edaten hasi zala, edaten hasi nitzela eta halan ba neuk edaten notsela eta bulertxue eta luzero bulerra emotekoa umieri.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia