Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Ama esne-saltzailea, goizean goizetik beharrean

Ama esne-saltzailea, goizean goizetik beharrean Arrindan bizimodu gogorra eta polita zuten, poza zen nagusi. Labrantza handia zuten eta lau behi zituzten. Ama esne-saltzailea zen eta goizean goizetik hasten zen beharrean, zortzietako etxetik irteteko. Auzoko esneak etxerik etxe batzen zituen. Etxera bueltan ogia ekartzen zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-141-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arrindan bizimodu gogorra eta polita zuten, poza zen nagusi. Labrantza handia zuten eta lau behi zituzten. Ama esne-saltzailea zen eta goizean goizetik hasten zen beharrean, zortzietako etxetik irteteko. Auzoko esneak etxerik etxe batzen zituen. Etxera bueltan ogia ekartzen zuen.

Transkripzioa

- Ba beittu, ba bizimodu gogorra ta politte ta poza. Ni ba labrantzan handixe eukin geñun ta jeneralien lau behi egoten zan. Ama esniekaz goizien zortziretan urtetan zeuen, goizien goizetik seietan jagi eta beren kantiñek eta beren geuzek ipiñi ta zortziretan urtetan zeuen. Euzoetako esniek be ekarten dotsiezan eta asto baten esnez beteta, etxerik etxe esniek. Ta gero bueltan, panaderidxetik ogidxek eta erreziñoko denporan be reziñoa be bai. Ta erreziñoko denporan ogidxek ekarten zeuzenak.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia