Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Ikasketak hainbat lekutan

Ikasketak hainbat lekutan Urte batzuk herritik kanpo eman zituen ikasten. 10-11 urterekin Beasainen hasi zen mojatan ikasten. Gero, "bachiller laboral" ikasten hasi zen. 14 urterekin, Donostiako Peñaflorida institutuan ikasi zuen. Gogorra zen Donostiaraino joatea: oraindik ilun eta hotz zegoen goizez etxetik irtetean, eta etxera iluntzean iristen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urte batzuk herritik kanpo eman zituen ikasten. 10-11 urterekin Beasainen hasi zen mojatan ikasten. Gero, "bachiller laboral" ikasten hasi zen. 14 urterekin, Donostiako Peñaflorida institutuan ikasi zuen. Gogorra zen Donostiaraino joatea: oraindik ilun eta hotz zegoen goizez etxetik irtetean, eta etxera iluntzean iristen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk ikasten bastante denpora ein zendun herritik aparte.
- Urte batzuk bai, urte batzuk bai. Tokatu zitzaian, aber, hamar-hamaika urte nittula, hamar eo hamaika, ez dauket gogon, genduken maistra Señorita Paz esaten zien-ta, hori ya erretirau ein zan. Bizkaitarra zan da Bilbaora jun zan, eta bueno ba. Gero besta bat, baiña nik ya bestea ez nun, ez nintzen ibilli bestekin. Hasi nittuen Beasaiña monjataa. Bueno, uniformea ein ta trenen jun ta trenen etorri, ta hola monjatan urtebete ein non. Eta hurrengo urteako ein nittuen matrikulatu "para bachiller, Bachiller Laboral".
- Lista izango ziñen.
- Bai, lista... Eta bueno ba. Hor ein nittun Ingreso maiatzen, aprobatu eta hurrengo hillen ekaiñen "Primero". "Por libre" o esaten zioen batxiller horri. Anaie neuken nik ordun bigarrena maixu einda. O itten o, ez naiz akordatzen juxtu-juxtu ze urte. Eta nik uste't hura ibilliko zala. Zeatio gero hurrengo urteako, "para el segundo año del bachiller", sartu nittuen Donostiko Instituto Peñaflorida. Buen Pastorren atzekalden gaur da Mitxelena. Bueno ba, horrea juten nintzen egunero hamalau urtekin, egunero trena hartu seiterdietan hemen eta Donostira. Eta bueno, han ein nittun bigarrena, eta gero matrikulatu nintzen baita, hirugarrengoa ein nun. Eta esan nun, fuera! Goorra zan. Klaro, setienbretik ekaiñeaiño izaten da kursoa. Ba egune motxa, txarra, hotza; eta amak laguntzen zian, kasi argiik ez zeon ordun herrin. Han bonbilla bat eta beste puntan beste bonbilla bat eta. Klaro, sei terditan punttun trena estazion. Eta zenbait korrika ein dean nik aldapa hortan! Bueno. Ordun beatzietan etorri. Atsaldetan "Permanencias" esaten ziguen, eta señorita bat zeon han eta harrek ba, harrekin batea ikasi o gauzak itten giñuzen. Eta klaro, hortan geldittu eta gero trena hartu eta honea etortzeako gauen beatziak zien. Baiña etxea jun, afaldu ta lana ta ingo giñutzen, "deberes"-eo etxeko lan hori. Eta bueno ba hurrengo goizen berriz'e seietan arriba!
- Aspertu ziñen eta planto.
- Bai, bai, aspertu ein nitzen.
- Egun osua egiten zendun han.
- Klaro, klaro. Goorra da, goorra da.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia