Hondartzako bainuzainak eta etxetxoak
Bainuzainen uniformea nolakoa izaten zen azaltzen du. Bainuzainen lana, hondartzako etxetxoak... aipatzen ditu. Hondartzako etxetxoak idiekin mugitzen zituzten batetik bestera.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 12a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ORI-005/037
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Eta baiñeruak nola jantzita ibiltzen ziran?
- A! Ibiltzen zuten traje, hola, felpazkua bezela, zea batekin, urdiña izaten zan, urdin illuna, eta gero zea bat txuriya, ta pues zea’re bai, marinero bezela, txuriya ertzetan. Eta hola ibiltzen zian jantzita.
- Buruan zerbait?
- Ez, ez, ez, buruan ezer ez, buruan ezer ez.
- Ta galtza luziak?
- Galtza luziak. Uretaa sartzen zianian doblatzen zituzten pixka bat galtzak, baiño hola.
- Eta igari iten erakusten zuten ala bakarrik zaindu, ez itotzeko?
- A! Baiño zuk pagatzen bazenion, pues hartzen zenuten eskutik, Zaragozanak eta hórrela, eta ala! ala!. eta olatua etortzen zanen altxatzen zituzten ta hórrela.
- Eta kasetak bazeuden?
- Bai, egurrezkoak, txuri-urdiñak, bai, bai, bai.
- Eta mugitu iten ziran gora ta behera ala?
- Kurpillakin.
- Bai? Ta nola eramaten ziran eskuz ala…?
- Gurdiz. Beti eoten zian toki batian, baiña ekartzen zituztenian, eta ez dakit ikusi dituzun argazkiak, adibidez, e… Victoria Eugenia erregiña ta Maria Cristina erregiña ta, eramaten zituzten gurdiz.
- Bai, idiyekin, ezta?
- Idiyekin eramaten zituzten ur ertzea, baiño bestela eoten zian beti toki batean.
- Ta zuk ezautu dezu hori, idiyekin…
- Nik idiyakin ez det ezautu. Baiño kaseta txuri-urdiñak Oriyon ziran atekin, erdiyan beste atia… Ordun, bat sartzen zan alde batetik ta bestia bestetik.
- Ta zer zeon barruan eserlekun bat eo…?
- Baita’re, asientu… alki bat.
- Ta palangana bat edo…
- Ez, ez, ez, ez, ez, egurra, tablak, taulak. Ez, ez, jaztea sartzen ziñan, han ez ziñan sartzen dutxatzea ta hórrela. Han sartzen ziñan jaztea edo eraztea.
- Aldagela batzutan bazeuden, bazeon hankak garbitzeko…
- Ez, ez, ez, hori oso modernua izango da. Ez dao…
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!