Orio (Gipuzkoa)

Hondartzan asko ibilitakoak

Hondartzan asko ibilitakoak <p>Hondartzara asko joan izan dira, bai Orion, bai Donostian ere. Igerian nola ikasi zuten azaltzen du. Artilezko bainujantziak eta bainu-batak erabiltzen zituzten garai hartan hondartzan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORI-005-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hondartzara asko joan izan dira, bai Orion, bai Donostian ere. Igerian nola ikasi zuten azaltzen du. Artilezko bainujantziak eta bainu-batak erabiltzen zituzten garai hartan hondartzan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuek hondartzara´re jungo ziñaten.
- Josus! Bizi guztiya pasa deu hondartzan.
- Oriyon ere…
- Bai Oriyon ta bai Donostiyan.
- Orduan, igeri egiten ikasiko zenun.
- Jesus! Gure aitak erakutsi ziyon neba zaharrenai, hartu gizon bat, arrantzale bat, batela baten sartu, ta gure anaiya hartu, ta jartzen ziyoten soka bat, ta botatzen zuten ibaian, ta ala! Ta hala ikasi zun igari. Guk ez, gu hondartzan, gu antillan ibiltzen giñan ta…
- Trajebaiñurik eta?
- Baita’re. A! Ez dakizu, gaiñea, lanazko trajedebaiñua euki det nik.
- Bai?
- Lanazkua! Busti ta pisatzen zun… buu! Ez hoztutzeko.
- Ez hoztutzeko?
- Baiño ez zan lehortzen…
- Okerrao.
- Bai, bai, ta albornoza’re bai. Baiñatu ta gero albornozakin. Lehortu ondo-ondo, aldatu ta baita’re. Ez, ez, ez, ez, “yo he sido una niña… una niña bien, eh!”, ez naiz izan hola pobrezian-ta bizitu naizena, ez, ez, ez. Denbora haietako bizitu naiz…

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia