Karmele Esnal Zulaika
Orio (Gipuzkoa) (1932-2012)
Biografia
Orioko plazako etxe batean jaio zen. Ama bertakoa zuen eta aita getariarra. Eskabetxeria zuten herrian, eta baita dendatxo bat ere. Zazpi senide ziren; bost nesketatik lau moja joan ziren. Maria maistrarengana joan zen ume-umetan eta gero eskola publikora. Batxilerra, berriz, Donostian egin zuen, San Bartolome ikastetxean. Izan ere, zazpi urte zituenean Donostiara joan ziren bizitzera. Magisteritza ikasketak egin zituen, hiru urtez Gasteizen interna eta azken urtea Ategorrietan. Elbira Zipitriarekin hasi zen lanean 50eko hamarkadan, isilpeko ikastoletan. Andereño lanetan jarraitu zuen erretiroa hartu arte. Jarrai antzerki taldean ere ibili zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORI-005 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria - Idoia Etxeberria | ||
ORI-006 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute