Orio (Gipuzkoa)

Hondartzako ohiturak eta estetika

Hondartzako ohiturak eta estetika <p>Mutilek lehen ezin izaten zuten tirantetako kamiseta gabe ibili. Hondartzan baziren ohitura batzuk arropari lotutakoak, eta haiek aipatzen ditu. Karmeleren bainujantzia nolakoa zen azaltzen du. Udan asko joaten ziren hondartzara senideak eta lagunak denak elkarrekin. Mutilak kaian bainatzen ziren, ez hondartzan. Lehen beltzaran jartzea baserritar izatearen seinale zenez, denak estalita joaten saiatzen ziren zuri egoteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORI-005-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilek lehen ezin izaten zuten tirantetako kamiseta gabe ibili. Hondartzan baziren ohitura batzuk arropari lotutakoak, eta haiek aipatzen ditu. Karmeleren bainujantzia nolakoa zen azaltzen du. Udan asko joaten ziren hondartzara senideak eta lagunak denak elkarrekin. Mutilak kaian bainatzen ziren, ez hondartzan. Lehen beltzaran jartzea baserritar izatearen seinale zenez, denak estalita joaten saiatzen ziren zuri egoteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hor mutillak-eta ezin ziran ibili tirantedun kamiseta gabe, ez?
- Ez! Ez! Eta ezin ziñan hondartzan aldatu, kabinara jun behar zendun nahi ta nahi ez. Ta mutillak jun behar zuten kamiseta ta galtzak; ta guk, zea, trajedebaiñua gonakin, belauneaiño eo hola pixka bat.
- Ta trajedebaiñuak holakuak ze iten zian in ala erosi?
- In ta… honbre, erosi’re itea bazeon, baiño iten bazendun, guri denda baten in zizkiguten lanazkuak, oaindik gogoratzen naiz, granatiak eta marra txuriyakin. Gorputza marra txurikin ta bestia, behera, granatiakin.
- Ta gero gona aparte ala…?
- Ez, berakin .
- A, gona… dana bat zan?
- Dana bat zan. Horregatik, baiñatzen ziñanian, buu! Dana…
- Gona luzatu.
- Pisatu iten zun.
- Eta zuek asko juten ziñaten hondartzara?
- A gu… udan hondartzaa.
- Neskak eta mutillak elkarrekin ala aparte?
- A! gu, gaiñea, senideak juten giñan, eta lagunak etortzen zian. Ez, ez, ez, ez, hori ez zeon. Hemen baiñatzen gizonak eta… ez, ez, ez, ez, hori dana… Ba, esaten dizut, ez zian juten baiñatzea mutillak hondartzara. Mutillak baiñatzen zian kaiyan, hantxen. Nola Donostian esaten dute “eche una perrita”? Pues kaiyan. Hondartzara? Ke ba! Hondartzara ez zian juten.
- Eta hemen ere ez? Donostian ere ez ziran juten?
- Bai, baiño familiyakin, familiyakin.
- Orduan ez zeon euzkiya hartzeko ohitura haundirik, ezta? Moreno jartzia-ta ez zan orduan oain bezela…
- Obsesiyu hori ez zeon. Ez, gaiñea, gure amak-eta esaten zuten: leheno beltzez zeudenak baserritarrak, lana, ba, zean iten zuenak, soruan-ta iten zutenak. Ordun danak ibiltzen zian tapatuta, txapela lastozkua ta, zea, zapi txuriya, ta… tapatuta dana.
- Azal txuriya orduan…
- Eukitzia moda ordun.
- … dotoreago?
- Dotoreagoa zan.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia