Donostia (Gipuzkoa)

Orduko janzkera eta moda

Orduko janzkera eta moda Mendira gonarekin. Bizikletan ibiltzen ziren asko. Galtza-gonak egin zituzten. Panazko berokiak. Trintxerak eta katiuskak. Lehenengo zirak. Kristalezko galtzerdiak. Ile apaindegira ez ziren joaten, ez zegoelako ondo ikusia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mendira gonarekin. Bizikletan ibiltzen ziren asko. Galtza-gonak egin zituzten. Panazko berokiak. Trintxerak eta katiuskak. Lehenengo zirak. Kristalezko galtzerdiak. Ile apaindegira ez ziren joaten, ez zegoelako ondo ikusia.

Transkripzioa

-Mendirako erropa aproposik eta hola ez zan egongo... Zuek gonakin...?
-Gonakin. Gonakin. Gero in genun, baiña “este”… “falda-pantalon” deitzen zana, bizikletan… A, bizikletan ibiltzen giñan asko, bai, bizikletan bai. Nei asko gustatu izan zait bizikleta. Hor Kursalian ibiltzen giñan asko ta Hernani aldea, Epelekora, Oriora jun giñan bi aldiz, goatzen naiz, uf. Baiño bueno, kotxeik ia ez zeuden /etzeuden/. Baiño halare nehikua zan ordun. Bai, “falda-pantalón” ta gero in genitun… telik ere ez zeuden /etzeuden/! “Mil-rayas”-ekin goatzen naiz izan nula “falda-pantalon” oso polita. Eta gero lortu genun, kuadrillan bagenulako, ez hauen kuadrilla, beste batian, mutil bat ez dakit ze enpresan lan iten zun, eta lortu zun pana, gauza haundia bezela. Sastre batei eraman, eta in zigun /intzigun/ zamarra batzuk, oso ongi egiñak! Baiño euria iten zunian bustitzen zan, pixatzen zun... ai, oso onak atea zien, bere txanoa eta guzti, e. Boltsilloak eta barrutik, eta zinturoiakin eta... baiño bestela ez zeon /etzeon/, anorakak eta hori dana ezer ez!
-Inpermeablerik eta ez zan egongo, ez?
-Ez, ez zeon /etzeon/. Trintxerak. Hemen kalian ibiltzeko trintxerak, kaputxakin danak genun. Eta katiuskak.
-Katiuskak...
-Hemen ni goatzen naiz istitutoa jun eta hillabete batian kendu gabe, trintxera eta... esaten due oain euria iten dula baiño trintxera eta botak. Bai, eta gero bueno “pues” goatzen naiz nik izan nun lelengo xira… “Plesiglas” deitzen geniyon. “De plesiglas”. Trasparentia. Plastiko bat zan. Ordun ekartzen zuten gauza haundia bezela itsasoko gizonak, armadoriak edo zirenak, eta gero ekartzen zuten hemen ez zeuden gauzak, saldu iten zituzten etxez etxe. Holako bat erosia… zapatak ere bai “de plesiglas”, “medias de cristal”…
-Ta hori nola…
-“Medias de cristal”, oso ederrak ziren, oso onak. “Pues” beste… itxuraz bestiak bezelakoak, pixka bat lodiagoak.
-Eta hori kanpotik ekarritakua zan?
-Bai, bai, bai. Kanpotik ekarritakoa. Hemen ez ziren saltzen. Hemen galtzerdi… repasatuta behin ta berriro, ta holakoak. Bai, bai. “Es que” ez zeon /etzeon/ ezer, e!
-Ta lehen esan dezu pelukeriara eta ez ziñatela juten. Zuek…
-Baiño ez giñan juten… ez, nik ordun, bueno, hamazazpi urte nituela “pues” amak ematen zian pagakin nahikua nun pelukeira juteko ta nere lagunak ere bai, baiño ez, ez giñan juten... ez zan ondo… bakarrik bakizu zeintzuk… bueno, etxeko andriak ere gehiyenak ez, e. Gaiñera, berrogei urte bete ezkeroz ya “moñito” jantzi, “azul marino” ta punto. Baiño ordun juten ziren emakumeak fama txarra dutenak gehiyenak, eta oso... hondak hola oso markatuak… garai hartan. Baiño ez zeuden /etzeuden/, oso gutxi zeuden, nik uste det, ezingo nuke esan… Bai, bazeon hemen bat, baiño bueno bai, jungo ziren… gu ez giñen juten, gu ez giñen juten, gu moztutzea ta hola, baiño bestela… ez, ez. Ez giñan…
-Eta etxian ruluak-eta jartzen ziran ala…?
-Nik kixkurra nun eta ez nun bihar izaten, baiño bai, bai. Ruloak eta hola. Ruloak bai. Ta etxian garbitu ta…

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia