Juanita Garmendia Elosegi

Orendain (Gipuzkoa) (1921)

Biografia

Orendaingo Bidearte baserrian jaioa. Hamaika urte bete arte herrian bizi izan zen, baina komunio handia egin eta berehalaxe, Berrobira joan zen neskame, Tontola baserrira. Han bizi izan zen sei urtez, urtean behin etxera itzuliz. Hamasei urte zituela, Orendaingo komentutik abisua jo zioten bere amari, Gasteizko seminarioan lanerako jende beharrez zebiltzala, eta Juana eta bere anaia joan ziren bertara lanera. Han bi urte pasa zituen. Ordurako, ordea, bazuen gizongaia, eta hark ezkontzeko eskatu zionean, etxera itzuli zen. Hemeretzi urterekin Ikaztegietara ezkondu zen, taberna zuen Zubiaurre etxera. Han nahikoa lan egina da, sukaldean eta zerbitzatzen. Azken urteetan ere bertan bizi izan da.

Zintak

KodeaDataProiektua
ORN-001 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetatik lanean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Umetako bizimodua Orendainen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Orendaingo eskolan euskaraz ikasten zuten Bideoaren ikonoa
4 Josten ere eskolan ikasi zuten Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Eskolako errekreoak eta umeen arteko haserreak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Txingotan jolastea gustatzen zitzaien Bideoaren ikonoa
7 Elizako ohiturak erakusten zizkieten Bideoaren ikonoa
8 Aingeru jantzi eta Ama Birjinari abesten zioten maiatzean Bideoaren ikonoa
9 Umeak etxean lana asko egiten zuten baino eskolako lanik ez zuten ekartzen Bideoaren ikonoa
10 Gutxi izan arren, zegoena banatzen zen Bideoaren ikonoa
11 Aurreko belaunaldien sufrimendua Bideoaren ikonoa
12 Umeak nola zaintzen ziren Bideoaren ikonoa
13 Artean umea zela, neskame joan zen Bideoaren ikonoa
14 Senarraren familian 14 senide ziren Bideoaren ikonoa
15 Ezkondu eta hamar seme alaba izan ditu Bideoaren ikonoa
16 Neskame zebilela urtean behin bakarrik joaten zen etxera Bideoaren ikonoa
17 Berrobitik Tolosara oinez igande arratsaldeetan Bideoaren ikonoa
18 Ilundu aurretik korrika etxera itzuli behar zuten Bideoaren ikonoa
19 Baserriko lanak egiten zituen, neskame zela Bideoaren ikonoa
20 Auzkokoen artean oso harreman onak zeuden Bideoaren ikonoa
21 Egunero Tolosara esnea saltzera Bideoaren ikonoa
22 Bi urte Gasteizko seminarioan lanean Bideoaren ikonoa
23 Ezkondu aurreko pregoiak Bideoaren ikonoa
24 Orendainen ezkondu, Ikaztegietan bazkaldu eta Zaragozara ezkon-bidaian Bideoaren ikonoa
25 Gerra garaian, beldurra pasa zuten Bideoaren ikonoa
26 Trena Ikaztegietan gelditzen hasi zenean izugarrizko hobekuntza herriarentzat Bideoaren ikonoa
27 Orendainen bizi zenean ez zekien erdaraz hitz egiten Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia