Orendain (Gipuzkoa)

Umetako bizimodua Orendainen

Umetako bizimodua Orendainen <p>Umetan, goizez eta arratsaldez, eskolara joaten zen. Merienda ondoren, ur bila, egurra ekartzera edo horrelako lanetara joaten ziren. Geroago, arrosarioa esan eta erretiratu egiten ziren. Eskolara abarkekin joaten ziren. Komunio handia egin ostean, jaietan Larraitzera edo Alegiara joaten ziren, baina etxera goiz etorri behar izaten zuten. Horrelakoa izan zen bere bizimodua, hamaika urte bete bitartean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORN-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan, goizez eta arratsaldez, eskolara joaten zen. Merienda ondoren, ur bila, egurra ekartzera edo horrelako lanetara joaten ziren. Geroago, arrosarioa esan eta erretiratu egiten ziren. Eskolara abarkekin joaten ziren. Komunio handia egin ostean, jaietan Larraitzera edo Alegiara joaten ziren, baina etxera goiz etorri behar izaten zuten. Horrelakoa izan zen bere bizimodua, hamaika urte bete bitartean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ordua bitarte, hamaika urte arte, hor, ze bizi klase zenduen Orendaiñen?
- Bizi? Pues, beida, esango dizut. Eskolatik etorri... hortako, sei, sei urte baiño lehentxoxoti eskola hasten giñan. Goizen zortzitan sartu ta hamabitan atera; eta ordubik... bai, ordubik ingurun sartu eta atsalden bost eta erditan atea itten giñen. Eta gero merienda amak ematen ziun ta bat juten giñen ude ekartzea —ez zan etxen udeik urdun— itturri batea ude ekartzea bat. Beste batzuk egurrek batzeko ekartzea, beste batzuk behi ximaurrak, behiyek pasatutakon itten zien ta haik biltzea, ta holakoxe gauzak itten giñuzen. Ta gero ya goiz-goiz erretiatu, errosarioa esan ta erretiatu itten gendun. Ta holaxe. Ta gero hurrungo egunen eskolaa. Abarkakin juten giñan. Abarkak jantzi ta eskolaa juten giñan. Kamiñoa genduken, baiño, badakizu, zapataik ez gendun, ta abarkakin juten giñen eskolaa. Ta bueno, halaxe. Gero ya komonio ttikie in gendun, aurreneko komonioa in gendun, ta gero bigarrena hamaika urtekin in gendun. Ta ya hue, hamaika urteako ya ez giñen oso tontak ez giñen, e! ta juten giñan Larraitzeaiño ta igandetan ateatzen giñen ta Alegria’re bai ta... oso ondo pasatzen gendun, oso ondo pasatzen gendun. Baiño goiz etxea etorri behar. Goiz etxea etorri behar izaten gendun ordun. Ordun hola zan ta goiz etxea etorri behar izaten zan. Ta etxea etortzen giñenen, aldatu ta afaldu ta berriz’e jaien... ohira, pues astelehenen martxa asteko berriz’e. Ta nere hamaika urte arte holaxe bizittu naiz. Ta gero hamaika urtekin ya pasa nitzen beste bizitza hortaa, Berrobia.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia