Eskoriatza (Gipuzkoa)

Erlijioaren eragina hezkuntzan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-001-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erlijioak indar handia zuen garai batean. Doktrina ikasteak garrantzi izugarria; eskolako gaiak ikastea baino garrantzi handiagoa.

Transkripzioa

- Lehen elixiek be inddarra gehixao edo...
- Elixiek, religiñuek, oingo poliziek eta guardia zibillek baiño errespeto gehixao eukien. Asko be bai! Enee! Izan be, orduen polizie biherrik ez auen ertzainik biharrik. Religiñuek, lehen esan douna, dana pekatu zan, dana... lehen. Bai, bai. Baiña hor ez dakit edo jangoikue edo bestie zein dauen... Oin horreik gauzok diferente ikusten dittut. Ez dakit, hola...
- Asko kanbixau da, ez?
- E?
- Garai hartatik hona gauza asko kanbixau da.
- Kanbixue? Gure denporan aiñako modoko kanbixue... Oin beste modo baterako be eingo dabe hemen kanbixue beste postura batera, baiña hor gauza hortan... Kanbixue? Bueno! Kanbixo haundixe!
- Lehen dotriñie-ta be ikesi ein biher izeten zan, ezta?
- Eskolaik erakutsi be ez! Dotriñia? Goxien mezie ta atsaldien be mutikuak erresarixuetara ta gero dotriñara. Dotriñan, sankristeixia edo [orduan] esaten [euen], han, preguntiek eitten euen. Ta errosarixua errezatzen doun ta horreik danok preguntaten zittuen abadiek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia