Eskoriatza (Gipuzkoa)

Eskola gutxi ikasitakoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-001-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolaren inguruko kontuak. Aitak zerbait ikasi zuen baina amak ez zuen eskolarik bat ere ez. Ezkondu artean neskame ibilitakoa zen ama.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, eskolie... Eskolaik ez auen. Gure amak bape ez zakixen eskolaik, bapez. Ta [erderaz] be ez, bapez. Lana ikesi auen lehen... Bera zaharrena [be] ta kriada urten ta ezkondu artien, ba, kriada. Ta gero, ba, honaxe etorri ta akabo. Ez erderaz, ta ez eskolaik ta ezebe ez zakixen. Aittek apur bat bai, baiña amak ez zakixen bape be.
- Kriada kanpuen ibili zan edo...?
- E?
- Nun egon zan kriada?
- [Aroztegin] egon zan.
- A! [Aroztegin] egon zan, e?
- [Aroztegin]. Lehen esan dotena, maiorazkotxuak [Aroztegin] [be] beste hainbeste, lehen esan doune, errenterue be bai, ta [honenak] eta horreik diferente. Errenteruek ta horreik diferente. [Aroztegin] egon zan kriada ta handik hona ezkondu zan. Ta ez zakixen erderaz ta euskeraz ta ezebez. Bueno, euskeraz [...] erderaz, ta leiduten ta ezebe ez zakixen. Bapez baiña, e! Bapez.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia