Orendain (Gipuzkoa)

Eskolako errekreoak eta umeen arteko haserreak

Eskolako errekreoak eta umeen arteko haserreak <p>Eskolan errekreoa izaten zuten goizean eta arratsaldean. Txingotan eta korrika jolasten ibiltzen ziren. Ume asko zeuden, neskak eta mutilak elkarrekin. Orduan familiek ume asko izaten zituzten. Anai-arreba asko izaten ziren eta beraien artean haserretu ere egiten ziren. Etxean haserre haiek kontatuz gero, zigortu egiten zituzten. Maisuaren haserreak ere ez zituzten kontatzen, badaezpada.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORN-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan errekreoa izaten zuten goizean eta arratsaldean. Txingotan eta korrika jolasten ibiltzen ziren. Ume asko zeuden, neskak eta mutilak elkarrekin. Orduan familiek ume asko izaten zituzten. Anai-arreba asko izaten ziren eta beraien artean haserretu ere egiten ziren. Etxean haserre haiek kontatuz gero, zigortu egiten zituzten. Maisuaren haserreak ere ez zituzten kontatzen, badaezpada.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta halako gauza batzuk itten giñuzen, ta gero errekreoa. Hoi bai, goizen errekreoa ordu erditxo bat igual, ta atxalden [hua’re] errekreoa bai.
- Ta errekreon ze [...]?
- Jolasa, esan dizut, txingon, eta harrie botata, eta gordeketan, bat gorde ta billatzen korrikan eta holakoxe gauzak errekreotan. Bai, holaxe itten gendun, bai.
- Neska-mutillak batea ibiltzen ziñaten?
- Bai, bai, bai, bai, denak. Eskola bakarra zan ta denak batea. Asko e, igual hirurogei bat igual e. Bai, bai, bai, asko-asko ibiltzen giñen. Urdun asko izaten zien, badakizu, gaur ez dia asko izaten baiño. Urdun familitan, txikin-txikina’re bosteko familik izango zien igual ta handik gorakok hamabi-hamahiru igual eta asko juten zien, asko juten zien. Batzuk tontagok, bestek espabilatugo, bestek ez dakit nolakok, baiño behintzat hantxe.
- Asko anai-arrebak izango zian.
- Bai, asko bai, asko bai, asko anai-arrebak. Gure etxeti’re bolara hartan jungo zien bost; bost jungo zien gure etxeti’re. Ya zaharrenak ya beste... neskame ta. Tolosan’e bi ahizpa eon zien ta... Bai.
- Ta elkar babesten zuen anai-arrebek? babestu, hola, lixkarren bat balin bazan bin arten, ateako zan baten anaia o besten...
- Hasarre.
- Bai?
- Hasarretu, honbre, hasarretu, ta urdun haserretzen danen amai esaten ziun “Ama, hoi hasarretu in da”, “Aber, ze in diozu?“ ta esan dunai jo amak zaplaztan itten zion. Ez zun hurrungon esaten ze in zun, ez zun hurruna esaten ze in zun, ixildu zun amak. Uain´e hobe luke hoi ingo balue. Uain bestaldea ateatzen die, baiño... bai, bai, hobe luke. Holaxe.
- Ta leheno esaten bazun batek maixuak jo in ziola, amak bestia? o nola zan hoi?
- Ez gendun esaten hori, e! Hoi, hori esaten bagendun amak esaten zun “Bai, zuek jo zaittuzteneako zerbaitt in diozue maixuri”. Akabo, ixilik. Gaixtok giñen, e!
- Bai?
- Gaixtok giñen bai [...]. Itxen’e paliza ematen ziun esaten bagiñuzen ta gorde itten giñuzen, gorde itten giñuzen.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia