Txerri-hiltzea eta ogia egitea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-033-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
30 gazte inguru ziren Baliarrainen eta 22 baserri inguru zeuden. Baserrian baratzeko lanetan eta artajorran eta garia ebakitzen nola aritzen ziren aipatzen du. Labesuan ogia egiten zuten etxean. Eguneroko otorduetan babarruna eta txerrikia izaten zen gehienean. Txerria eta ardiak etxean hiltzen zituzten. Gazta egiten zuten etxean. Asteburuetako jatekoa berezia izaten zen, paella adibidez.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko urriaren 31a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: ORD-033/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Eta lagunak? Zer zineten, lagun kuadrilla haundia?
-Bai, danok.
-Asko zineten Baliarrainen?
-Ordun ez dakit hogeita hamarren bat edo ze izango giñen, e.
-Zer zegon, baserri asko Baliarraiñen?
-Hogeita bin bat hola? Bai, hola izango zien.
-Eta zuk esan dezu baserritik bizi zinetela. Baratzan aritzen zineten lanean?
-Bai, horixe. Porruk aldatzen-da, gero belarra ataratzen-ta. Jorratzen, arto-jorran, artoa ta babarruna ta danak eitten zien, ta garie. Ezautu nun nik gure etxen garie e(re)itten. Bai. Berehala utzi zan, e. Ni gogoratzen naiz garie ebakitzen eta nola aitzen giñen udan, Santiagotan, sekulako berokin garitan.
-Beltz-beltz eginda danak.
-Bai. Hoixe. Honbre!
-Eta ogirik egiten zenuten etxean?
-Etxen, dana bai. Guk etxerako ogie dana etxen egiten genuen; bagenuen labe bat, egurrekin sue egin eta gero beste egurrezko ontzi bat ere bat, [orrega?] esaten zitzaion, ogie masa egiteko, orrea egiteko. Hortan ni ez nintzen aitu behiñ’e. Nere ahizpak eta bai baiño. Hortik salbatu nintzen. Eta gero taloa’re eitten zan, taloa’re asko. Nik ez nun eiñ hoi’re, ez nun ikasi taloa eiten.
-Eguneroko bizimodun zer jaten zenuten?
-Ba babarrunak asko, etxen babarruna izaten zan da babarruna. Udan da negun uste’et babarruna jaen zala, eta berdura, azea ta. Azea, hortik aurrera ez, koliflorea edo. Eta babarruna sartzen zitzaion txerrikie ta, urdaizpiko-ta txorixo-ta gauza hoiek. Odolki-ta. Etxen hiltzen zan bai txerrie bai ardie. Bi txerri igual negu baten. Eske gu familie haundie giñen eta. Gaiñea geneuzkan bi-hiru mutil kanpokok, e. Morroiak edo. Bai. Eta ordun familia haundie juntatzen giñen.
-Eta taloa ere egunerokoa zan?
-Ez, egunero ez. Baiño noizbehinka bai, eta oso gustora, asko gustatzen zitzaigun taloa ta esnea ta, urdaiazpikokin da. [...] Gazta erdin sartuta talon erdin bigunduta. Etxen gazta’re eitten zan noizbehinka; behi-gazta esnekin, sobratzen zan esnekin edo; eta hue asko gustatzen zitzaigun.
-Eta asteburutako jana zer izaten zan, espezialagoa?
-Bai. Paella edo. Astegunetan nola babarruna edo ibiltzen zan ba, asteburutan paella edo garbanzue edo beste zerbait, igual bereizteko izaten zan.
-Eta arraia eta jaten zenuten?
-Enaiz gogoratzen. Ez, ez det uste arrairik jaten zanik garai hartan, oso gutxi. Festatan edo igual, e. Baiño...
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!