Zarautz (Gipuzkoa)

Lehen txakolina eta sagardoa etxean egiten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-116-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txakolina lehen etxean egiten zuen jendeak. Beren etxean sagardoa egiten zuten, eta non eta nola egiten zuten azaltzen dute. Behin Eugenia dolarera joan zenekoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, bai, hoik danak kale-baserrik. Geo txakoliña’re, zeak, Manuel Maik o zeak sartzen zizkiñan ta. Leno basarriya...
- Txakoliña iten al zun leno Manuel Maik?
- ... korrienteo.
- Manuel Maik txakoliña iten leno?
- Beak! Beak zaukena mahastiyak. Leno dana mahasti koskorrak bazian hemen! Ta bertan sartu.
- Gure itxian’e iten zan, ba! Gure aitak eta ez al zuen txakoliña iten? Txakoliña o sagardua o...?
- Txakoliña, bai. A! Bai. Sagardotegiya beak’e.
- Bai. Tolarea, Pantolingoko tolarian eo ez al zuen, ba, jotzen?
- Nik ez dakit, ba, nun zuen sagardotegiya. “Ya no había”.
- Eeez. Ni txiki-txikiya nintzala goatzen naiz ta oaindik sagardua nola iten zenduen!
- Sagardua beste batentzat ein, ta handikan ekarri iten ziñan aitak etxea.
- Baiño nun iten zuen?
- Zean, Pantolinguan ta, horko zea zan hua, maixua gure zuen aitta.
- (biloba) Nun dao Pantolinua?
- (alaba) Pantolingo!
- Pantolingua, igual da, Pantolingo, Pantolingua... Zean, oaiñ’e han eongo ditun Pantolingua e?
- (alaba) Bai.
- (biloba) Nun?!
- (alaba) Baiña hura’re kendu zuen, etxe berriya inda dao hura.
- Han etxe berriya al do?
- (alaba) Bai.
- (biloba) Nun dao?
- Plaza Musikatik nola ertetzen gea gora, goiko kamiyoa? Han ezkerretan.
- (alaba) Oain jokuak eta nola daude? Han, azpi hartan, leno tolaria zan, Amaia.
- Neu’re jardun niñunan batian, ez zekala launikan, ta aber jungo al nintzan, ta baita jun’e ni. Goitik bota ta [...] zulotik hurbildu, goitik behera aterako balitz bezela sagarra ateratzen hunan. Ta juxtu-juxtun hua, ta [...] “Kontuz e? Zuek sartu gabe!”, ta akordatzen naun nola esaten zien gizonak.

Egilea(k): Ane Eizagirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia