Ordizia (Gipuzkoa)

Odolki eta txorizoak oparitan auzora

Odolki eta txorizoak oparitan auzora <p>Amak eta ahizpek gazta nola egiten zuten azaltzen du. Etxerako egiten zuten gazta eta esnea kalera saltzen zuten. Txerria hiltzen zutenean beldurtuta alde egiten zuen. Auzokoen laguntzaz hiltzen zuten txerria. Odolkiak eta txorizoak auzokoei banatzeko ohitura zegoen. Apaizei eta maistrei eman egiten zitzaizkien; auzokoek beraiek hildakoan ordainetan ekartzen zituzten. Txerrikia gazi-kutxan mantentzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-033-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak eta ahizpek gazta nola egiten zuten azaltzen du. Etxerako egiten zuten gazta eta esnea kalera saltzen zuten. Txerria hiltzen zutenean beldurtuta alde egiten zuen. Auzokoen laguntzaz hiltzen zuten txerria. Odolkiak eta txorizoak auzokoei banatzeko ohitura zegoen. Apaizei eta maistrei eman egiten zitzaizkien; auzokoek beraiek hildakoan ordainetan ekartzen zituzten. Txerrikia gazi-kutxan mantentzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta esan dezu etxean gazta egiten zenduela. Zuk egiten zendun?
-Nik ez, amak. Ahizpak hortan ere. Amak edo ahizpak, bai. Nik ez nun hartu parteik hor, gazta eiten.
-Bazenuten gaztarentzako kuarto bereziren bat?
-Bai, gogoratzen naiz apal batzutan nola egoten zien eta nola zea batzutan, ontzi batzutan nola zapaltzen aritzen zien prensan [...].
-Orduan gazta kalean salduko zenduen baita?
-Ez, etxeako. Saldu etzan eitten. Hure etxen jaten zan behi-gazta. Bai. Nola asko etzan egiten gaiñea, izaten zan o saltzen zendun esnea edo sobrante baldin bazeukazun ba gazta ein behar det. Eta hola aprobetxatzen zan.
-Eta txerri hiltzea nolakoa izaten zan?
-Bueno, harek ematen zidan neri beldurre. Hue garraxika hasten da ta, nik alde eitten nun beti txerri hiltzera etortzen zienen. Bueno, etxen hiltzen zuen, e, aittek eta; osaba ere bagendun aitten anai bat, solteroa. Eta gero eusteko baten bat gertun bagendun baitaere parienteek; auzokoa, eta etortzen zan baitaere ta. Baiño nik aldein itten nun beti, neri horrek beldurre ematen zidan hango garraxi-hotsak.
-Eta zer izaten zan txerria hiltzen zanean, festa egiten zan?
-Bueno, lana. Festa eztakit, festa...
-Batzuk esaten dute festa egiten zala...
-Bueno. Ez, gosari bat edo txerrie hil ondoren bai, baiño beste gauza berezirik... Gero lan asko zon, gauzak behar bezela jarri behar zenittuen, ondo ein behar zenittuen danak ordenatu.
-Odolkiak eta txorixoak egiten zittuzuen?
-Bai, asko, honbre; asko, asko. Eta gaiñea nola eamaten zan auzotara ta apaizai, maestrai, danai ematen zitzaien ordun.
-Hori zer zan, obligazio moduko bat?
-Ohittura bat. Bai, txerria hiltzen bazendun hoi danei eman behar zenien. Eta gero auzokoei, eta berak ere ekartzen zizuen; auzoko apaizak, ez, kuanto, apaizak etzauken txerrik eta.
-Eukita ere emateko zerarik ez igual.
-Ez, behintzat etzauken eta ezin zon eman, baiño.
-Eta txorixo hoiek eta urdai hoiek eta nun kontserbatzen ziren?
-Txorixok-eta sartzen zien oliotan, gogoratzen naiz, ontzi batzuk hola lurrezkok ziren, altu xamarrak, bere tapakin, eta han sartzen zien eta oliokin tapatu ta bai solomo ta hoik, eta gero tartetan behar zendunen atera ta jaten zenittuen. Gero zintzilika sekatuta’re bai.
-Pipar hautsa ematen ziozuen?
-Bai.
-Eta gazi-kutxan edo eukitzen zenuten?
-Baita. Eske ardie hilda zeziñea edo ze esaten zitzaion ordun? Gazi-kutxa bat egoten zan baitaere gatzakin jartzen zana toki fresko baten; badakit nola zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia