Ondarroa (Bizkaia)

Hil-kanpaiak

Hil-kanpaiak <p>Hil-kanpaiak jotzen ziren norbait hiltzerakoan. Kanpaiak jotzeari utzi zioten gero. Gizonezkoa edo andrazkoa izan hildakoa jotako kanpai kopurua desberdina zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-042-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hil-kanpaiak jotzen ziren norbait hiltzerakoan. Kanpaiak jotzeari utzi zioten gero. Gizonezkoa edo andrazkoa izan hildakoa jotako kanpai kopurua desberdina zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pertsoni hiltten zanin, len, bai umi, bai andrazku, senalli ixaten zan kanpaik jo. Segixan emoten eben parte elixan, ta joten eben kanpaik. Hildde, e, etxin dala. Ta gero hori kendu eben hori, kanpaik-eta joti, ta paperetan-ta ipintxi ongoxe urte batzutan da paperetan. Hilddakun entradan ipintten dabe holako paper bat irudixaz, argazkixaz, eta nox jaixo eta nungu dan eta dana ipintten dabe entendiuten emoteko herrixai hau fulaniau da hildde, ta honen ordutan da enterru honen egunetan. Ta jenti halantxe enteraten da on, kanpairik-eta ez dabe joten. Kanpai joten dabe elizkizune amaittutakun, bertan dazela.
- Bañe esan dozu umiei eta andrei . Eta gizonezku hil bazan?
- Gixonezkune pentsaten dot zala… bi pentsaten dot ixaten zala, “DAN-DAN, han gixonezku”. Hiru andrazkune pentsaten dot. Ziur-ziur ez naz, e. Baiñe andrazkune ixaten zan bat edo… gitxia.

Egilea(k): Yunan Agirretxea Aristi (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia