Plantxa elektrikoa amaren etxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere amaren etxean lisaburdina (plantxa) elektrikoa zegoen. Etxeko entxufe bakarretik jartzen zuten, bonbilla zegoen lekutik. Ez zuen neurririk berotzerakoan, eta arriskua egoten zen arropak gorritzeko, beroaren eraginez. Gorritasun hori kentzeko ur oxigenatua erabiltzen zen. Beste aukera bat trapu bustiaren gainetik plantxatzea.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: OND-035/032
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Eta plantxa?
- Plantxi elektriku bageunkan; gurin amanin baeuan plantxa elektriku. Ta euan... ez zan uraz kargaten, osea, "sin limite" berotzen zan, zeuk hartu bir neurrixi. Ta sarrittan, baakixu, alkondara kuelluk-eta igual gorrittu entsegire plantxik. Ta gurin aitte zan "manitas". Ta etxe guztin bonbilla bi gurin: bat erdi-erdixan ezkatzin, ta besti han sali esaten gakon tokixan. Bonbilla bi. Ta gure aittak eukan bonbilliai ezkatzekuai goixan, portalanparan bonbilli solta ta entxufe bateko hori portalanpari sartute. Ta plantxi ein bihir zanin /enbizanin/, mahaixe erun haraxe parea eta, plantxi eitteko, bonbilli ibiltten zan halantxenik ezkatzeko plantxi eitten. Kordoi halantxenik ibiltten zan. Ta sarrittan, baakixu, kuellu zurixe ta, baakixu, domeketan ta Andra Marixetan ta, itsosotik etorrittako mutillak be harruk ixaten zin. Ordun be harruk zin ta. Kuellu, ta igual kuellu gorrittu plantxik, ta ebiltten zan agua oxigenada beti, plantxin ondun agua oxigenada, ta agua oxigenadaz kentzen zan haxe plantxin gorrittasune. Eta, ba, beste erropa totuaua zinin edo, trapu busti ta trapun gaiñetik plantxa. Baiñe entxufeik be ez etxin, e! Haxe, entxufe bakarra bonbilliai. Bai, lehenako kontuk, bonbilli dantzan plantxiaz batea, harutz ta honutz. Dendan ez, dendan entxufi bageunkan ta plantxi be bageunkan, bai, baiñe amanin ez. Ama-ta bosgarren pisun, hantxe, kanttopin, bai.
Egilea(k): Jugatz Aulestiarte (Donostiako Euskara Patronatua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!