Kalerako eta lotarako arropa bera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Domeketako arropak dotoretxoagoak izaten ziren. Aste Santuetan beroki berria estreinatzen zen, eta ahal zuenak baita traje berria ere. Baita Andra Marietan ere. Eurak asko ziren eta askotan nagusiagoen arropekin edo oinetakoekin ibiltzen ziren. Gainera, neurri guztiak "ondo" edukitzen ei zituzten. Eurei izebak "kamixak" egiten zizkien eta kalerako eta lotarako, arropa bera erabiltzen zuten. Arropa zuria laster betetzen ei zen ardi (arkakuso) kakaz.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: OND-035/023
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Eta jaixegunetarako-ta preparau eingo ziñien zuek.
- Bai, domeketako erropak. Bai, beti. Lehena domeketako erropak eoten zin.
- Zeintzuk zien?
- Ba dotoretxuauak. Lehena Aste Santutan ixaten zan ba… jeneralin abrigu estreiñaten zendun Kontzesiñoi Egunin. Neskatilla gaztin egune ixaten zan ta abrigo barrixak-eta horretakoxe ixaten zin. Eta Aste Santutan, Aberri Egunin ta, udabarrixan, traji edo dakarrenak edo gauza barrixe ta Andramaixetan be bai, etxin jostunak eindde, ba, ahal dabenak. Ta gu asko giñanetik, ba [sarritan] gu baiño… armadorik zinak-eta harek nahi eztakuk igual "zuenin asko daz –zortzi neska euazen– ta baten batek ondo eukiko dau" ta sarri ba... gorputze bai e? tailla guztik ondo. Zapatak be, zein hogeita hamabost ixan, zein hogeita hamazazpi ixan, danak ondo. O sea, “talla única”, danak ondo. Baiñe bai, o sea ke, ba ondo, baiñe gure morukuk be asko euazen, bai. Etxin einddako... gurin tia beti, beti josteko makiñi, neuk be barakat, beti josteko makiñi euki ixan dou, ta tiak eitten eskun /eitteskun/ kamixak manga luzik ta kaleako be abrigata, ta lotako be bera ta hantxe ardi kakaz beteta, ardi kaka. Ardixe badakixu zer dan?
- Bai.
- Tantak eindde koño, zurixe jazten zendun ta gero tantau.
Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!