Ondarroa (Bizkaia)

Eskolan derrigorrean gaztelania ikasi behar

Eskolan derrigorrean gaztelania ikasi behar Eskolan dena erdaraz egiten zuten eta derrigorrean ikasi behar izan zuten. Ondo, gainera. Eskolan neskak alde batean eta mutilak bestean. Irakasle gehienak kanpokoak ziren. Doña Anita zen ondarroarra, baina berari ez zitzaion tokatu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan dena erdaraz egiten zuten eta derrigorrean ikasi behar izan zuten. Ondo, gainera. Eskolan neskak alde batean eta mutilak bestean. Irakasle gehienak kanpokoak ziren. Doña Anita zen ondarroarra, baina berari ez zitzaion tokatu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erderaz? Bai?
- Dana erderaz. Euskeraz, euskeri zer dan bez.
- Baiñe zuek jakin zenduen.
- Bai ,”por cojones” ikasi gendun guk erderaz. Ikasi be ondo gaiñea. Bueno! Erderaz ikasi? Ondo ikasi be! Berba kilokuk-eta ikasi genduzen guk, berba gatxak be ederto ikasi genduzen guk erderaz. Bai, eskolan dana erderaz. Nire maistri Doña Maria zan, ta bai, erderaz dana eitten gendun. Doña Maria Luisa ta Doña Maria ta erreberentzixi, badakixu, Ama Birjiñiai baiño handixaua. Bai.
- Ta neskak bakarrik?
- Bai, bertan baeuazen mutillak be, baiñe euazen mutillak alderdi baten ta neskak bestin. Gu neska hutsak eoten giñan. O sea, mutillak alderdi baten ta neskak bestin. Bai. Holakoxe kontuk.Ta gero fabrikan beti; fileti edo... arrasterutan be bai hiru-lau bidar ta hiru-lau tokittan ta, ba, hortxe ibiltxen giñan.
- Maestrak-eta nungoak ziren?
- Kanpokuk. Bai. Bat euan, Doña Anita, Ondarruku, gixona dentisti ebana, Ondarruku, baiñe ni hareaz ez na sekule ibili. O sea, ni beti erdaldunakin ibili ixan na. Bai, bai, hamentxe euazenak.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia