Ondarroa (Bizkaia)

Ezkerra izateak eskolan eragindako arazoak

Ezkerra izateak eskolan eragindako arazoak Ezkerra da Lorea, eta eskolan sarri zigortuta egoten zen, ez zuelako besteek bezala idazten. Eskolan aitaren egiten eta eskumarekin idazten bakarrik ikasi omen zuen. Ezkerra izan arren, sinatu eskumarekin egiten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ezkerra da Lorea, eta eskolan sarri zigortuta egoten zen, ez zuelako besteek bezala idazten. Eskolan aitaren egiten eta eskumarekin idazten bakarrik ikasi omen zuen. Ezkerra izan arren, sinatu eskumarekin egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Eskola jun nitxanin, niri, goorraua pasa gaztan. Nik karnetin Flora dakat ixena. Eskolan... ezkertixe na ni ta ezkerraz eitten dot dana: jan, josi, plantxa, dana. Ta eskolan erakutsi osten /erakutsizten/, sarri egoten nitxan zigortute. Pizarra juten giñan, lehena pizarra juten zan punteruaz eta pizarra jun kleriaz eitten zan eta ni eitten nitxan, zuek hamendik hasten zariena, ni handik. Eta haxe ikasi arte zigortute sarri eon nitxan. Ta ikasi neban bakarrik eskolan, aittiaren eitten eta idazten. Baiñe nik ontxe be ein biher dotenin ixe, ezkerraz eitten dot. Bakarrik eskumiaz eitten dot... firma edo karta bat ein biher dotenin edo, ez na axaxa eskribiuten, ez na, alperra na, nahixa dot mille bidar berba ein, baiñe tokaten danin, hori be ein ein biher /enbir/ ixaten da.

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia