Eskolara sartu aurretik pilotan
Umetan pilotan aritzen ziren askotan, Ondarroako "Club Deportivo Aurrera" frontoia beraientzako izaten zuten hartuta eskolara sartu aurretik. Hondartzan futbolean jokatzen zuten. Amari ostutako artilearekin egiten zituzten pilotak
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: OND-027/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Eskolan jolastu be eingo zenduen?
- Bai errekreo denporan bai, pelotan eitxen gendun. Bai, pelotan hombre gernikarrak baiño hobeto, ez ondo ondo
-Ta ze frontoie euen hala?
- Bai, frontoie Club Deportivo Aurrera Ondarroa. Ta gure maixu ha be Gasteizku zan jun alkatiana eta esan otson: “Mesedez hamar ta erdixetako goizien eskolan etorten di mutikuk, ezta? Eta horrek pelotan eitxen dabe ondo. Hor jarraitzeko horreri nagusitxuek peliotan dabizen horrek kendu hamarretik hamar ta erdixeta”. Umik giñen-eta halaxe, geutzat ixeten zan ha frontoie. Fubolin be bai hondartzan junde-ta.
-Ta pelota barik zertara jolasten zenduen?
- Pelota barik?
-Beste-jokuek edo?
- Beste bat ez daitz nola esaten eutsen, erdaldunen joko holako zelebre bat, baiñe guk besteik ez genun eitxen.
-Ta pelotak zelakoak zien?
- Pelotak lanazkuek. Barrue bixkat gogortxuaue ta kanpue ba lana amai kaltzerdixek eitxen euena ostu eta haxe, bueno.
Egilea(k): Maitane Lejardi (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!