Goizean eskolara eta arratsaldean etxean lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-027-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan bertan izaten zituzten liburuak, etxean egiten zituzten lanak itsasokoak ziren. Nahiz eta ume asko izan, bederatzi, denentzako lana izaten zuten etxean. Maisu batzuk oso onak ziren. Maistrak ere bazeuden. Batzuk partikular moduan aritzen ziren gehiago ikasi gura zutenentzat.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: OND-027/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Ta libururik-edo euki zenduen?
- Liburuek? Ez, liburuk geurik ez, eskolan bertan egoten zin halako txikixek eta … juten giñanin haxe irakurri.
-Orduen etxeko biharrak-eta ez zenduezan eukitten?
- Etxeko biharrak, antxoiai buru kendu ta holakoxe gauzak. Etxin be usain bat! Dana arrain usaiñe! Ezin zeinken siñistu etxe baten hainbeste umeaz horrenbeste bihar hartu te ein zeinkenik, jode! Biharra!
- Bihar ein bir.
- Ta gero geu be emon bihar asko etxien, jode, geatu bez. Noizipein maixuk botaten ban papertxu bat eta amari-edo hori ta. “Dinotsu ba zure umie, fulano tal gaur ez dala etorri eskolara”. Amari edo aitxari pasa hori paperori. Patxada nahiku! On eskola edo maisu onak euki genuzen, oso onak. Goiko beste eskolan euazenak harek ez, harek ei zin txarrak eta eskasak, baiña gure maixuk onak zien. Maistrak be ba euazen, harek be eskas samarrak, bu! Doña Anita edo…
- Baiña hori zer, neskakaz maistrak?
- Maistrak euazen, bi ela hiru, maistrak? Don Bixenten andri bat, doña Anita, doña… Gero erdi partikular moruko maistrak euazen kale batzutan. Gure ebanak ikasteko, baeuan nok erakutsi.
Egilea(k): Gorka Intxausti Aranguren (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!