Ondarroa (Bizkaia)

Bisigu eta papardotara neguan gauez

Bisigu eta papardotara neguan gauez <p>Bisigu eta papardotara gauez irteten zen; urrutira joateko hamabietan eta hurbilerako goizeko lauretan. Arratsaldeko bostak edo seiak aldera joaten ziren lotara, gauez itsasora itzuli behar zirelako. Portura helduta gero ere normalean lan asko izaten zen tresneria atontzen. Domeka aprobetxatzen zuten lotarako. Gogorra zen arrantza-mota hau, negu-neguan izaten zelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bisigu eta papardotara gauez irteten zen; urrutira joateko hamabietan eta hurbilerako goizeko lauretan. Arratsaldeko bostak edo seiak aldera joaten ziren lotara, gauez itsasora itzuli behar zirelako. Portura helduta gero ere normalean lan asko izaten zen tresneria atontzen. Domeka aprobetxatzen zuten lotarako. Gogorra zen arrantza-mota hau, negu-neguan izaten zelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bisigu ta papardutan ta gabaz urtetze zan, ez?
- Bai. Ba, gabaz urtete zan; gaberdixan urrutire, apartera eta hurrera goxeko lauretan.
- Eta lo noiz eitten zenduen?
- Ba lo ba, illuntzin. Sartu, afaldu illuntzin, itxosotik etorrittakun afaldu ondo, lota gaberdira arte.
- Sei-zazpietan, lota?
- Bai. Hoixe da. Baiña negu, hotza ixaten zan ta lotara.
- Bostetan illun ta?
- Bai. Eta gero ba, etorri jakun, eguardixan etorten zin hurrekuk, eguerdi ingurun arraiñea-ta. Eta gero tretzakin bihar asko eoten zan. Tretzakin nahaste asko eoten zan eta tretzak kalin ata luzatu, askatu, libra ta besti. Apurtutakuk konpondu, tertza barrixak ein. Horrek biharrok ein, akabo arratsaldi! Eta holako biharrik ez baukan edo gitxi baukan, ba ordun ba, gero arratsaldin ba siestie arratsaldin. Siestie, illuntzera arte. Eta gero ba, domekan ein biher gehixaua. Ta holantxeik pasa biher.
- Bisigutako arrantzie, gogorra izengo zan, ez?
- Gogorra zan. Negun, hotza ta ordun, holako jantzirik ez euan. Jantzi normalak, hotza, umedaziñoi, eualdi txarra, txalopak. Lehenako txalopak makiñaik ez eukenak libre zin; ez euken kubiertaik, ez euken, estali bakuk zin. Eta honek kubierti eukenak be, lotako-ta, bai barrun, baiña biharra kanpun ein biher eben. Ta jeneralin honuzkun be biharrin. Haruzkun, haruzkun gertate zan bai, haruzkun ba sartzen zin gauzak, gauzak gogortu eguraldi txarragaitzik edo olatugaittik-eta, gogortu ta patroi juten zan han-ta. Makiñan makiñisti juten zan ta bestik, ordun lota juten zin. Lotan, hantxe ordu bi-edo, haraxe kala aillega arte. Baiña “big eta bug”, sarrittan saltoka baiña hantxe. Barrun epelaua.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia