"Masi zazkarra"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: OND-017/021
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Berdela, txitxarroa, sardina , Itsasoa , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak
Transkripzioa
- Horrek barrillak eoten diz, han. Te, “masi zazkarra” edo ha beste masixe. Masi zazkarra izeten da: ba, bolintxin esaten da, zerkoku baiña treñie baiño txikixaua. Hau be itsasertzien eitxen da hau arrantzuau. Hamen Zarautzen-ta, Ondarrutik hurrien, aberatsak izen diz bolintxien, bizi guztin ixan diz. Ta, hori eitxen da ba, txitxarro txikixe, bobie te holako arrain merkiek dizenak, ba horretxei bertan itsosun atrapatakuk, horrek eitxen diz, eruten ta, e… Txorizuk eitxeko makiñie bakizu zer dan, eskuku, lehen euana txorizuk eitxeku? Lehena, txarrixe hilltxen zanin, baserrixetan-ta, txorizuk eitxen zin.
- Bai okelie sartu ta gero…
- Holan, eskuaz eraindde, bai. Han urteten eben, han zulutatik. Ba, holakoxe makiñie eruten zan. Ta, horra sartzen diz; ba, botatzen dozuz txitxarruk edo holako arrain ordinarixuaua, sardiñian aldin ordinarixuaua, korrientiaua eta erain harei, hori ba itsosora guzela bidien eitxen gendun, erain harei ta han urteten daben masixe, ba, masixe einde, zer da hau? masi einde urteten dabe han zulutatik. Txorizue barrun sartzen jako masi, ba? Halantxerik urteten dabe, masa bat bigun-bigune arraiñana.
- Txitxarruaz zehe-zehe eginda?
- Bai, hori. Eta, gero hor prentsa ta juten danetik, ondio be, zehe-zehe einde baiño be, beran likiduaz ta ba, oindio be masie ba, purean antzera einde eoten da. Eta, hori ixaten da ba masa zazkarra. Horreaz beste horrenbeste eitxen ta negun ixaten da hori gehixen bat. Udabarrixan be bai baiña gehixa, negun. Eta, bolintxin, ta hori izaten da txitxarru ta atrapateko. Txitxarru ta holako beste arrain batzuk atrapateko izaten da hori. Batela holantxeik kalata ta da sistema bardiñe. Ta, hori ixaten da masi zazkarra, esaten jako horrei.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!