Itsasoko karramarroak: nekorak, buixak eta txangurroak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: OND-017/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Itsasoa , Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Mariskoa
Transkripzioa
-Gero horrek erderaz “nécoras” eta esaten dotsenak, horrek ez zin hamenguk, horrek itsasokuk diez. Gero itsasokuk bai bi, bat, e, tabernetan-eta jaten diezenak, bata da da holaxe karramarrun formí, gorri-gorrixe, hanka luzik, eta besti de ba rektangulu baten antzeraku, gorrixe baiño marroi argixe edo itten dana, honek, lehen esan dotena, jateko horrek lodixa dakarrezenak, horrek bixok. Bata da ixena... “buey” erderaz da. Oin ahaztu dasta, antzerakue da euskeraz be. Buia, buia! “Buia” eta gero beste letra bat edo bi dakaz. Baiña buix..., buia; buixa, buia. Hori de hori, hori de rektanguluen formakue; eta bestia borobillaua itten dana, ha gorrixe, ba hori... txangurru; txangurru. Ointxe nabil hurrengo Ondarroa Hamarrerako horretxek eitten nabil. Ze nik horren... eitten dot , hasi nitzan urte baten eitten itsesoko giroko berbak, lehenatik etozenak. Ta hasi nitzan eitten eta eitten ba nik ez neban pentsaten iñor interesauko zanik be ez. Nik, e, okurridu astan ba, honek berbok norberak dakixenak galdu eingo diez, eta horrek galduta daz danak, eta norberak dakixenak ba idatzi ezkero hantxe geratzen diez. Ba hasi nintxan idazten eta lelengoko Ondarroan eta bestin eta bestin hainbeste ixen ein nittun, baiña ez neban esplikaten ezer. Esplika ez, ixena bakarrik. Eta jentia arduratu ein zan, "ba holan ez dozu ezer esaten, eta berai emon biher dotsazu, deskriziñoi bat ein bihar dozu" "Ba nik zelan eingo dot ba, nik beti itsasuan eta hortik eta". Bueno ba holan hasi nintzan pixkat, apur bat, eta jarraitzen dot, gehixenak emon dittudaz baiña oinddiok be badakaz emoteko, eta oin deskriziño bat emoten dot, ez dakit gitxi ala gehixa. Eta hor etortzen diz.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!