Ondarroa (Bizkaia)

Amak hartu zuen negozioaren ardura

Amak hartu zuen negozioaren ardura <p>Bere aititaren postua bere amak hartu zuen. Bere ama, emakumezkoa izan arren, inoiz joan zen itsasora aitari laguntzen. Negozio kontuetan bere ama zen agintzen zuena. Kostako herrietan andrek gehiago agintzen dutela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aititaren postua bere amak hartu zuen. Bere ama, emakumezkoa izan arren, inoiz joan zen itsasora aitari laguntzen. Negozio kontuetan bere ama zen agintzen zuena. Kostako herrietan andrek gehiago agintzen dutela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeiñek hartu eban zure aittitte ez zanien egon?
- Amak, amak. Ama zan... gaiñea zan aurrera eitteku te bizitza guzti [sare]... Bera gazti zala esaten eban itxosoa be juten zala eta goxaldin...
- [...]
- Bai, amak bai. Holanik behin o behin mariñeru edo hori, ba, bai. Eta goxaldin, goxeko 4rak eta 3rak eta, mariñeruai diar eittea be juten zan ama. Gurin ama igual etxeko biharretan-eta gaztetaz ez, baiñe aittai laguntzen txalopai deittu, gixonai deittu ta behin o behin itxosoa be bai jun ta moillan ta sari konpontzen ta dana umetatik hoxe harek be ikasi eban. Bai.
- Ordun, gixonan biharrak be eingo ebazen, klaro, zure amak?
- Gixon askorek baiño gehixa, bai. 8 ume ta beti kanpun biharrin ta etxin. Ta esaten dotsuut /esatetzut/, jertsak eta puntuk eta eitten ee...
- Kozinateko gauzatan.
- Bai, edozetan, bai.
- Orduen, zure aittek ez eban agindduten zure etxien.
- Agintzen eban, agintzen eban, baiñe negozixutan...
- Amak.
- ... ama zan gehixa. On, amak beran hori eukan, e? Ona zan, baiñe... Hamen kostan normalin gixonak baiño andrak gehixa hori eitten dabe. Hor barrukaldin-ta igual gixonak agintzen dabe, eta boltsi be bai, baiñe hamen ez, hamen andrak dana. Eta gure etxin ikusi dou, ba, andri. Honbre! Aittai be pagi emongo otsan /emongotzan/.
- Baserrittarrak-eta ez. [...]
- Asko gehixa ta baitte hor barrukaldin be bai, baiñe kostan itxosokuk o [penazal] zalako edo diroik ez ebalako entendiu andrik ein biher dau /enbirdau/ ahal daben morun, baiñe hamen gehixa agintzen eban andrik.
- [...]
- Bai, bai.

Egilea(k): Olatz Arrasate (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia